Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkoreka: «Euskal ekonomiaren egoera irauli du Juarlaritzak funtsezko zerbitzu publikoak murriztu gabe»

2016.eko ekainak 01

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburua Hamaika Telebistan elkarrizketatu dute

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak berretsi du azken lau urteetan Jaurlaritzak «irauli egin duela euskal ekonomia» eta horren erakusle direla adierazle ekonomikoak; guztiak ere «positiboak». Sektore batzuek zailtasunak izan dituzten aren, bozeramaileak azpimarratu du egoera hobera aldatu dela, funtsezko zerbitzu publikoei eutsita eta industria-politiko propioari esker. 

Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketan, Erkorekak orain gutxi ezagutu diren datuak gogorarazi ditu; 2016ko lehen hiruhilekoan BPGak % 3,3ko hazkundea izan du, 2008az geroztik handiena. «Ekonomiaren egoera iraultzea lortu dugu, gainera, aurrekontu-egonkortasunaren legerik urratu eta funtsezko zerbitzu publikoak murriztu gabe», berretsi du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, legegintzaldiaren hasieran adierazle horiek negatiboak zirela gogora ekartzeaz bat.

Bereziki adierazgarria da industriako hazkundea, bere iritzian, industria ekonomiaren motor gisa hartzen duen industria-politika propioa ezartzearen fruitu dena. Hala ere, onartu du ez direla konpondu arazo guztiak eta ekonomia globalizatuak baldintza sorta bat ezartzen duela, Europan zein Estatuan neurri jakin batzuk hartzea eskatzen duena, siderurgia-industriari eragiten dion Txinako dumpingaren gainean kasu. Horrenbestez, hauteskunde orokorren ondoren, Euskadik Madrilen «ganorazko solaskide» bat aurkituko duen itxaropena adierazi du, gai horiei guztiei aurre egin ahal izateko.

ZIGORRA TORTURAK EZ IKERTZEAGATIK

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatuari tortura-salaketa bat ez ikertzeagatik ezarritako zigorrari buruz ere egin diote galdera Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari. Esan duenez, zigor hori giza eskubideen defentsarekiko Espainiaren «egiazko konpromiso ezaren» erakusle bat gehiago da. Halaber, Paco Etxeberria auzitegi-medikuak gidatutako taldeak «lan bikaina» egin duela adierazi du, Eusko Jaurlaritzaren aginduz osatu duen 1960-2013 aldian gertatutako tortura-kasuengatiko salaketen gaineko azterlana dela eta. Hil honetan emango dituzte jakitera txosten horren ondorioak.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    Erkoreka: “El Gob. Vasco ha conseguido darle la vuelta a la economía sin reducir los servicios públicos esenciales”➡ https://t.co/9jOkYobfPC

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    Erkoreka: «Euskal ekonomiaren egoera irauli du Juarlaritzak funtsezko zerbitzu publikoak murriztu gabe» ➡ https://t.co/HwXSMBY6dO

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)