Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Legebiltzarrak onartu du Fundazioen Lege berria, gardentasunean, publikotasunean eta kudeaketa onean jauzi kualitatiboa ekarriko duena

2016.eko ekainak 02
  • Aurrerantzean, Jaurlaritzak 300 eta 30.000 euro arteko isunak ezarri ahal izango dizkie fundazioei, baldin eta ez badituzte betetzen honako betebeharrak: inskripzioa, urteko kontuen aurkezpena, osaera izandako aldaketen jakinarazpena, estatutuetan ezarritakoez bestelako helburuetara bideratzea dirua, ondarea modu bidegabean kudeatzea, esku-hartze judiziala behar den egintza bat gauzatzea, etab.
  • Euskadin 600 fundazio baino gehiago daude: haien ondare garbia 1.300 milioi eurotik gorakoa da eta haien langile kopurua 13.000tik gorakoa.

Eusko Legebiltzarrak gaur onartu du Fundazioen Legea, Euskadiko fundazioen sektoreari esparru juridiko eta operatiboa eskainiko diona, orain 20 urtetik gora onartutako legedia gaurkotuz.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka pozik agertu da onartu berri den legearekin, sektoreak araudi berria eskatzen zuelako administrazio prozedurak errazteko, alferrikako administrazio-trabak deuseztatzeko eta eraginkorragoak eta funtzionamendu hobeagokoak izateko.

Gardentasuna, publikotasuna eta kudeaketa ona dira legearen printzipioak. Honakoetarako aukera emango du:

  • Lankidetza publiko-pribatuan aurreratzeko, bide emanez herritarrek irabazi asmorik gabeko jardueretan parte hartzeari.
  • Herrialdearen hazkunde ekonomikoa faboratzeko.
  • Sektorearen profesionalizazioa areagotzeko, eta enpresen antolamolde eta kudeamolde berrietara egokitzeko.

650 fundazio daude Euskadin, eta irakaskuntzako eta ikerkuntzako sektorekoak dira gehienak. Haien ondare garbia 1.300 milioi eurotik gorakoa da eta haien langile kopurua 13.000tik gorakoa.

BERRITASUNAK

Eusko Legebiltzarrak gaur onartu duen Fundazioen Legeak honako berritasunak dakartza aurrekoaren aldean:

-Fundazioen erregistroa: fundazioek erregistroa eguneratuta eduki beharko dute uneoro. Erabakia hartzen dutenetik gehienez sei hilabeteko epearen barruan, fundazioek inskribatu beharko dute hauei buruzko informazio guztia: fundazioaren osaerari, bai eta Patronatuko kideen aldaketa, izendapen, eta etete guztiei buruzkoa ere.

-Kontuak aurkeztea: Jaurlaritzaren helburua da fundazioek kontuak aurkezteko duten betekizuna betetzea. Izan ere, uneotan, ez ditu apenas fundazioen % 52k baizik aurkezten. Beraz, erregistroaren itxiera aurreikusi da arauan: halako moldez, non, fundazioek ez badute betetzen, ezingo baitituzte hartzen dituzten akordioak erregistratu, harik eta aipatutako betebeharra betetzen duten arte. Horrez gainera, ekonomikoki garrantzitsuak diren fundazioei beren kontuen ikuskapena egin beharko zaie urtero.

-Zehapen-araubidea: legeak ezarritako zehapen-araubideari jarraikiz, Jaurlaritzak isun ekonomikoak ezarri ahal izango ditu, fundazioek beren betekizunak betetzen ez badituzte. 3 maila ezarri dira, ez betetzearen astuntasun-maila gorabehera.

  • Arinak: Administrazioari ez berri ematea; Euskadiko Fundazioen erregistroan inskribatzea ez eskatzea; Jaurlaritzaren ikuskapena edo gainbegirada oztopatzea, etab. Kasu horietan 300 eta 1.000 euro arteko isunak ezarriko ditu.
  • Astunak: kontuak edo jarduketa-planak ez aurkeztea epearen barruan bi ekitaldiz jarraian edo hiru ekitaldi txandakatutan; Jaurlaritzaren baimenik gabe jardutea, baimen hori behar izan arren; diru-sarrerak estatutuetan ezarritakoez bestelako helburuetara bideratzea, etab. Kasu horietan 1.001 eta 6.000 euro arteko isunak ezarriko ditu.
  • Oso astunak: Fundazioaren etekinak fundatzaileei, patronatuko, idazkaritzako, kudeaketako edo zuzendaritzako kideei ematea, edota horien ezkontideei edota senideei; ondarea modu bidegabean kudeatzea; esku-hartze judiziala behar den egintza bat gauzatzea, etab. Kasu horietan 6.001 eta 30.000 euro artekoak izango dira isunak.

Zehapen-prozedura abiarazteaz gain, Eusko Jaurlaritzak ez betetzearen gaineko ohartarazpena egin ahalko dio fundazioari, egoera zuzendu eta isuna ekiditeko.

-Urteko ikuskapena: Gobernuak fundazioen ikuskapen-plana egingo du urtero betebeharrak bete dituzten egiaztatzeko. Administrazioak egiaztapen-espediente bat egin ahal izango du, baldin eta fundazio baten funtzionamenduan irregulartasun larriak aurreikusten badira.

-Fundazio publikoek edo sektore publikoaren partaidetza duten fundazioek Administrazio Publikoak jarritako funtsak itzuli beharko dituzte likatzen direnean.

-Fundazioetako organoek emakume eta gizonen berdintasunerako legea bete beharko dute nahitaez.

-Teknologia berrien erabilpena arautzen da prozedura guztiak on line izapidetzeko beharra ezarriz, betiere Legean bertan aurreikusitako baldintzen eta epeen barruan.

-Beste erakunde batzuk fundazio bihurtzeko figura, eta alderantzizkoa, arautzen da, baita zatiketa ere, fundazio berri bat sortzeko formula modura.

-Euskal Fundazioen Kontseilua sortuko da aholkularitzako organo kolegiatu gisa. Haren bitartez, etengabeko hartu-emana izango dute Administrazioak eta Euskadiko fundazioek.

-Mota bereziko eta bereiziko fundazio gisa gehitu dira sektore publikoko fundazioak eta banku-fundazioak.

-Fundazioek jokabide egokien araudiak onartzea bultzatuko da.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @asantamariajor1
    2016.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Aprobada la Ley de Fundaciones que permitirá dar un salto cualitativo en transparencia, publicidad y buena gestión ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    Onartu da Fundazioen Legea, Euskadiko fundazioen sektoreari esparru juridiko eta operatiboa eskainiko diona ➡ https://t.co/AKds9TnKBI

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    Aprobada la Ley de Fundaciones que permitirá dar un salto cualitativo en transparencia, publicidad y buena gestión ➡ https://t.co/zAiBkv0Oaj

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)