Gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2025
Berriak Osasuna
qrcode

Marokoko gobernuko ordezkariek Euskadi bisitatuko dute osasuna politika guztietan txertatzeko eae-ko esperientzia ezagutzeko

2016-05-31

Gaurtik ostiralera bitartean, Marokoko Gobernuko eta Osasuneko, Ekonomia eta Finantzetako, Gai Orokor eta Gobernantzako eta Marokoko giza garapenaren indize nazionala koordinatzeko ardura duen Barne ministerioetako 8 profesional eta Osasunaren Mundu Erakundeak Marokon duen ordezkari bat Euskadin izango dira EAEko osasun-politikak eta Euskal Osasun Sistema bertatik bertara ezagutzeko.

Marokoko ordezkariek, nagusiki, Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-planetan ekitatea txertatzen duten modua ezagutu nahi dute, Euskadi eredu gisa hartuta.

Euskadin, osasuna eta ekitatea politika publiko guztietan txertatzea, EAEko sistemaren ekitatearen eta kalitatearen mesedetan, 2013-2020 aldirako Osasun Planaren arlo lehenetsietako bat da. Urte hauetan asko egin da aurrera arlo horretan, emaitza onak lortuz, eta horrek piztu du Euskadiko eredua ezagutzeko interesa ordezkaritza horrengan.

Era berean, bisitariek interes handia dute Jaurlaritzaren lanean, zehazki, osasuna politika guztietan sustatzeko egin duen lanean. Nagusiki, osasuneko politikak eta beste sektore batzuetakoak uztartzeko lanean jarriko dute arreta, bai erkidego-mailakoan bai toki-mailakoan, eta hiri-garapenean osasunaren aldagaia txertatzeko EAEn erabiltzen den osasunarentzako eraginaren ebaluazioari ere erreparatuko diote. Hala, parekorik ez duten lan horiek ezagutzeko bilerak eta lan-saioak antolatu dira Osakidetzaren eta Osasun Sailaren hainbat erakundetan.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2016-05-31

    Comentario de Twitter:
    Visita de delegación marroquí para conocer la experiencia vasca en integración de la salud en todas las políticas ➡ https://t.co/QIJL5NcJut

  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2016-05-31

    Comentario de Twitter:
    Marokoko ordezkari bat Euskadin dago, osasuna politika guztietan txertatzeko EAE-ko esperientzia ezagutzeko ➡ https://t.co/DvezjuynDE

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan