
Gazteria arloko 2016ko ekintza positiboen txostena (Gobernu Bilera 2016-05-31)
Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez onartu du, 2016ko Gazteria arloko ekintza positiboen programa. Txosten hau, gazteria gaietako politika integrala bultzatu eta garatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekintza-programa nagusi gisa erredaktatzen da.
2014-2016 aldiko III Gazte Planak zehazten du urtero aurkeztu beharko dela ekintza-programa hau, eta honako hauek jaso beharko ditu: Gobernuko Sail bakoitzak gazteria arloan garatzen dituen jardueren zerrenda, horietako bakoitza gauzatzeaz arduratuko diren erakundeen izenak, aurreikusitako finantziazioa, helburuak, jarduera horien jomuga diren giza-taldeak edo erakundeak, eta ekintzak ebaluatzeko adierazleak.
2016 urte honetako txostenak (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak atondu du) 245 jarduera jasotzen ditu orotara, Jaurlaritzaren Sail guztietakoak, 9 esku-hartze arlotan sailkatuta: hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, gizarte ekintza, kultura, aisia, kontsumoa eta mugikortasun jasangarria.