Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

226.680 euro azkuna zentroari, eremuak programa garatu dezan (Gobernu Bilera 2016-05-31)

2016.eko maiatzak 31

Azkuna Zentroa da 2016tik aurrera arte garaikideko Eremuak programa hartuko duen entitatea 

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 226.680 euroko diru-laguntza zuzena ematea Azkuna Zentroari, 2016an arte garaikideko Eremuak programa bertan garatu dezan.

Eremuak funtsezko helburu bat duen programa da: Euskadiko sormen-testuinguru garaikidea sustatzea. Era berean, programa honek bere helburuen artean ditu artistentzat eta sortzaileentzat plataforma bat eskaintzea, eta errealitate artistiko garaikidearen behatoki gisa funtzionatzen duen lantokia prestatzea. Hala bada, Eremuak programa panorama artistiko garaikidean hautemandako eskariei emandako neurriko erantzunekin osatzen da. Horrenbestez, laguntza eskaintzen du arte-ekoizpenaren, interpretazioaren eta bitartekaritzaren arloetan, deialdi ireki eta jarraitu baten bitartez.

Sorreratik bertatik, programaren lan-ildo nagusietako bat arte-jarduera garaikideen premiak eta diskurtsoak hautematea izan da, baita horiei buruzko gogoetak aberastea eta gauzatzeko ekintzak sustatzea ere. Eremuak proiektuaren diseinuaren oinarrian kontzeptu ireki bat dago, jarduera garaikideak garabidean dauden lan-prozesu gisa identifikatzen dituena.

Programak, Euskadiko arte garaikideko entitateren batean kokatua izatea aurreikusten du. Kokaleku honen xedea izango da diseinaturiko programa modu egokian aurrera eramatea, horretarako beharrezko diren instalazio eta giza baliabideak bere esku ipiniz. 2016 urte honetatik aurrera Bilboko Azkuna Zentroa da Eremuak programaren hartzaile, Gasteizko Artiumi lekukoa hartu ondoren. Izan ere, hasieratik jasotzen da Eremuak programa hartuko duen entitatea txandakakoa izango dela. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko