Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

991.060 euro sindikatuetako liberatuentzat (Gobernu Bilera 2016-05-31)

2016-05-31

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez,  hartu du Irakaskuntza Pribatuko 12 liberatu sindikalen eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastoletako 6aren kostua finantzatzeko erabakia 2015/2016 ikasturterako, 991.060 euroko zenbateko osoan.

Diru kopuru horretatik, 346.134 euro bideratuko dira 2015eko iraila-abendua eperako, eta 644.926 euro 2016ko urtarrila-abuztua eperako. Diru-laguntza hau, jarduera sindikalerako liberatua dagoen irakaslearen ikastetxera bideratuko da.

2004ko azaroan liberatu sindikalen finantziazioaren inguruko bi hitzarmen sinatu ziren: EAEko Irakaskuntza Pribatu Arauturako bata, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ikastoletarako bestea, Administrazioa eta sektoreko sindikatu nahiz patronal esanguratsuenekin.

Hitzarmen hauen xedea da, ikastetxe pribatuentzat irakasleak jarduera sindikalerako liberatzeak duen kostua finantzatzea. Akordio horietan jasotakoaren arabera, Administrazioak bere gain hartuko du, gehienez, Euskadiko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako lan hitzarmenaren eremuko 12 liberaturen kostua, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ikastoletako lan hitzarmeneko 6 liberaturena, kasu honetan ere gehienez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko