Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak berretsi du ez duela begi onez ikusten DSBE-rako sarbide-irizpideak orain aldatzea (Gobernu Bilera 2016-05-31)

2016.eko maiatzak 31

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko batzorde tekniko bat dagoeneko lanean ari da, DBSEren kudeaketan hobetu daitezkeen alderdiak identifikatuko dituen txostena osatzeko. Horrenbestez, Jaurlaritzaren iritzian, ez da aldaketarik gauzatu behar, harik eta emaitza eta gomendio horiek eskuratu arte.

Gobernu-kontseiluak kontrako irizpena eman du gaur familiei laguntzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea, gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzekoa, aldatzeko Euskal Talde Popularrak egindako lege-proposamenaren aurrean.

Eusko Jaurlaritzak berretsi duenez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko batzorde teknikoa txosten bat osatzen ari da, DSBEren kudeaketan hobetu beharreko alderdiak identifikatuko dituena. Horrenbestez, Jaurlaritzaren iritzian, ez litzateke aldatu behar Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duen legea, harik eta emaitza eta gomendio horiek jaso arte.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez, legea aldatzekotan, gizarte-bazterkeriako egoerak ekiditeko eta egoera ekonomiko txarrenean dauden pertsonei gutxieneko baliabideak bermatzeko aldatu behar da, betiere horiei bizitza duina eskaintzearren.

Azkenik, Gobernuak gogorarazi nahi du DSBEa ematen duen babes-sistemak ez daukala parekorik Estatuan, eta euskal gizartea ahalegin handia ari dela egiten DSBEak ahalbidetzen duen gizarte-kohesioa lortzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko