Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
qrcode

Ohiko osoko bilkura (2016/02/06)

2016-06-02

Gai-zerrenda:

- Aldez aurreko gaia. Behin betiko ebaztea maiatzaren 26ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz, Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamenari dagokionez, Osakidetzako EPEn euskarari ematen zaion gehiegizko balorazioari buruz.(10\11\02\01\0889)

- 1. Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa antolatzeko lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\09\01\00\0013)

- 2. Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzko lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\09\01\00\0014)

- 3. Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\09\02\02\0013)

- 4. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, forupeko egoera desagerraraztearen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0211)

- 5. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzak "Hiriko kasua" delakoan irekitako auzi judizialean parte hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0212)

- 6. Mozioa, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, EAEn lan-harremanek duten egoeraren aurrean hartu beharreko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0213)

- 7. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, bularreko minbiziaren detekzio eta diagnostiko goiztiarraren planean parte-hartze handiagoa izan dezaten, mamografia-zerbitzua ospitaleetatik urrutien dauden biztanleengana hurbiltzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0942)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)