Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak sukarrietako bbk-ko zentroa bisitatu du, jagon eskola-jazarpenaren aurkako hezkuntza programa ezagutzeko

2016.eko maiatzak 31

Iñigo Urkullu lehendakariak zuzenean ezagutu ditu  ekimen berritzaile baten helburuak, adin txikikoen garapenean jazarpenak duen eragin kaltegarriaz kontzientziatu.

 Bisitan parte hartu dute, baita ere, Cristina Uriarte hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Xabier Sagredo BBK-ko presidenteak.

 Iñigo Urkullu lehendakariak gaur arratsaldean Sukarrietako BBKko zentroa bisitatu du,  Jagon hezkuntza programa ezagutzeko asmoz. Ekimen hori BBK Fundazioak abiarazi du eskola-jazarpenaren aurka egiteko eta ikastetxetako adin txikikoen artean jazarpenak duen eragin kaltegarriaz kontzientziatzeko.

Bisitan zehar lagundu diote lehendakariari Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Xabier Sagredo BBK-ko  presidenteak.

Ekitaldian egon dira, halaber, Gorka Martínez BBK-ko zuzendari nagusia, Ainhoa Elortegui Sukarrietako BBK-ko zentroko zuzendaria  eta Jagon programaren begiraleen taldeko ordezkariak, besteak beste.

Urkulluk aukera izan du programa berritzaile horren funtzionamendua eta helburuak ezagutzeko bertatik bertara; Sukarrietako egoitzan, Urdaibaiko natura erreserbaren bihotzean, egongo diren lau egunetan zehar egingo diren hainbat ekimen eta dinamikaren bitartez garatzen da.

Jagon, jazarpenaren aurka balioetan hezteko.

Jagon programa Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 1go eta 2. mailako ikasleei zuzendutako ekimen bat da, ikasgeletan jazarpenaren aurka egiteko, adin txikikoen abusuen eraginaz kontzientziatzeko eta ikasleei tresnak emateko heuren inguruan gertatu ahal diren kasuak antzeman ditzaten.

Ikasleen ikasteetxetako irakasleek eta adituen talde batek lagunduta, ikasleak lau egun egoten dira Sukarrietako BBK-ko egoitzan, ekimen programa bat betetzen dute goizeko 8:30ean hasi eta gaueko 22:00ak arte.

Oinarrizko elementuak dira jazarpen egoerak detektatzea eta gatazka puntualetatik bereiztea, salatzeko dauden mekanismo anonimoak ezagutzea eta biktimenganako enpatia zabaltzea.

Helburu nagusia da modu pedagogikoan eta arinean eduki teorikoak ematea formatu erakargarrien bitartez, errespetua, enpatia, asertibitatea, talde lana eta tolerantzia nabarmentzeko.

 

Jagon programak garrantzi berezia ematen dio Ciberbullying-ari, teknologia berrien eragina eta gazteak erabiltzen dituzten aplikazio mugikorrak nabarmentzen ditu eta horien erabilera desegokien ondorioak aztertzen ditu.

Horrez gain, parte hartzaileek aukeera izango dute Lip Dub bat egiteko, alegia, ikusentzunezko pieza bat egiteko egonaldian ikasitako balioen inguruko abesti bat eginez.

2015-2016 ikasturte honetan, Bizkaiko hainbat ikastetxetako 1.300 ikaslek hartu dute parte Jagon programan, honekin bat egin dute 30 ikastetxek.

Jagon BBK-k urtero garatzen dituen hezkuntza programen proiektuaren atal bat da  ikasle bizkaitarren prestakuntza osatzeko hazkunde pertsonalerako eduki garrantzitsuekin eskola kurrikulumean jasota ez daudenekin.

Jagon programaren printzipioak bat egiten dute BBK-ko gizarte ekintzaren helburuekin; izzan ere, BBK XX. mendearen hasieratik lanean ari da  oinarrizko hezkuntza indartzeko helburuarekin, herritarrentzako balioak sustatzeko eta kohesio soziokultura indartzeko.

Gainera, gizarte eta kultura ekimenen programa aberatsaren barruan BBK gailendu da haurtzaro eta nerabezaroaren garapenarekiko konpromisoagatik udako udaleku edo haurtzaroko eskolen sarea bezalako ekimenen bitartez.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita el centro BBK Sukarrieta para conocer el programa educativo contra el acoso escolar Jagon ➡ https://t.co/zfxbMKN6Jp

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu sukarrietako BBK-ko zentroa bisitatu du, jagon eskola-jazarpenaren aurkako hezkuntza programa ezagutzeko➡ https://t.co/PMFLA9jgEj

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)