Berriak Lehendakaritza
Eu

Oregi: «Eusko Jaurlaritzak osatu du Euskadiko Natura Sarea, 55 Kontserbazio Bereziko Eremu eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatuta, Europako Batzordearen aginduz»

2016.eko maiatzak 31
  • European Green Week eta Naturaren nazioarteko egunarekin batera Euskadiko Biodibertsitate Zentroan egin da gaur Gobernu-Kontseilua
  • Bileran 11,2 milioi euroko gastua onartu da itunpeko ikastetxeetan Hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatzeko

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren hitzetan, «Natura 2000 Sareak osatu du Euskadin hedatzeko eta ezartzeko prozesua, Aralar, Aizkorri eta Arreoko Lakua/Caicedo Suso Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuta. Hiru horiekin, orotara, 55 eremuk osatzen dute sarea. «Euskadiko “naturaren 55 bihotzak” dira», esan du sailburuak European Green Week eta Naturaren nazioarteko egunarekin batera Euskadiko Biodibertsitate Zentroan (Urdaibain) egin den gobernu-kontseiluaren ondoren. 

Oregik azaldu du Eusko Jaurlaritza eta foru-aldundiak elkarlanean aritu dierla eremu horiek zehaztu eta kudeatzeko. Natura 2000 Sarea –Euskadin 47 Kontserbazio Bereziko Eremu, 4 Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu eta aldi berean Kontserbazio Bereziko Eremu eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu diren 4 eremu ditu– da Europak «natura babesteko eta biodibertsitate-galera moteltzeko hautatu duen tresna nagusia eta oinarrizko bitartekoa».

Sailburuaren ustez, «pertsonen eta naturaren arteko aliantzaren isla da Natura 2000 Sarea, baita naturarekin harreman zuzena duten biztanle-guneetan garapen jasangarria sustatzeko abagunea ere; gizarte-jardueren eta naturaren arteko oreka sustatzen du, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko xedez».

Oregiren hitzetan, «ez gaude bakarrik biodibertsitatea babesteko erronkaren aurrean. Europar Batasuneko 27.384 eremuk osatzen dute Natura Sarea, azaleraren % 18 hartuz; 1,1 milioi kilometro koadro. Gurean, Natura 2000 Sareko 55 eremuek 1.500 kilometro koadro inguru hartzen dituzte guztira, lurralde osoaren % 20,5 gutxi gorabehera».

11,2 MILIOI HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO ESPEZIALISTENTZAT

Bestalde, Gobernu Kontseiluak 11,2 milioi euroko gastua onartu du itunpeko ikastetxeetan Hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatzeko. Deialdi honen bidez, behar bereziak dituzten ikasleak eskolaratzea sustatu nahi da. 

Gaur-gaurkoz, 1.294 hezkuntza-laguntzako espezialista ari dira lanean, behar bereziak dituzten 3.388 ikasleri arreta emanez. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak prentsaurreko honetan azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak eskolaratzeko konpromisoa du. 

Gainera, beste erabakien artean, 3,2 milioi euroko bi programa onartu dura gaur irakasleak euskalduntzea laguntzeko. Era berean, milioi erdi euroko gastua baimendu da bi kultura-programa abian jartzeko: Eremuak Programa eta Kultura-sormenerako programa.  

2016-05-31ko gai-zerrenda

Prentsa-txostena

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko ekainak 06

    La Comisión Europea también encomienda a nuestras instituciones que esos espacios se gestionen de tal manera que a los X años se hayan conservado las especies y hábitats de interés por cuya presencia fueron declarados ZEC. A tal fin se han redactado precisamente los planes de gestión que ahora se presentan. Sin embargo, corresponde a las diputaciones su aplicación, y resulta que la directora jelkide de Montes y Espacios Naturales de la Diputación de Gipuzkoa ha manifestado ante las asociaciones naturalistas y conservacionistas de Gipuzkoa, literalmente: 'NO TENEMOS INTENCIÓN DE DESARROLLAR LA RED NATURA 2000 EN GIPUZKOA'.

    Dfícilmente puede reclamarse credibilidad en cuanto a la voluntad política de conservar la naturaleza se refiere, con contradicciones institucionales y políticas de tamaño calibre. Habrá que ver que opinan en Brusleas sobre esto.

    Naturkon Gipuzkoa
    Gipuzkoako Elkarte Naturazale eta Kontserbazionistak

  • @XabiGV
    2016.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [2] Acuerdo destacado ➡ Aprobadas las 3 últimas Zonas Especiales de Conservación para completar la Red #Natura2000 ➡ https://t

  • @IkusmiraOndarea
    2016.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco aprueba las 3 últimas Zonas Especiales de Conservación (ZEC) para completar la Red #Natura2000 ➡ https://t.co

  • @IkusmiraOndarea
    2016.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Azken hiru Kontserbazio Bereziko Eremuak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Natura 2000 Sarea osotuko dutenak➡https://t.…

  • 2016.eko maiatzak 31

    Si no cuidamos la naturaleza ni proyectamos zonas de protección de la biodiversidad y consumimos en forma devastadora, es la especie humana la que estará en peligro de extinción.

  • @GlaciarBlue
    2016.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco aprueba las 3 últimas Zonas Especiales de Conservación (ZEC) para completar la Red #Natura2000 ➡ https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos ➡ Ayudas apoyo educativo ➡ https://t.co/tp6NrXHrTT

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    [2] Acuerdo destacado ➡ Aprobadas las 3 últimas Zonas Especiales de Conservación para completar la Red #Natura2000 ➡ https://t.co/tp6NrXHrTT

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)