Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Smithsonian Folklife Festival jaialdian euskal kultura izango da protagonista

2016.eko maiatzak 30
  • Euskal erakundeek Smithsonian instituzioarekin batera gure kulturaren eta gure bizitzeko moduaren erakustaldia egingo dute “Basque: Innovation by Culture” lelopean.
  • Folklife Festival jaialdiak gure paisaia birsortuko du honako gai hauek aintzat hartuko dituzten hainbat gunerekin: baserria, frontoia, lantegia, euskaltegia, ostatua eta portua
  • Smithsonian instituzioaren historian lehenengo aldiz, hizkuntza batek espazio bat izango du ekitaldiaren barruanEuskarazko eskolak Washingtoneko Mall-ean bertan. Pintxoak egiten ikasiko duten Estatubatuarrak.Horiexek eta beste gauza asko egin ahal izango dira Folklife Festival jaialdian.

Euskadi Ameriketako Estatu Batuetara joango da. Kultura, gastronomia, historia, hizkuntza, liburuak… Eusko Jaurlaritza eta hiru aldundiak elkarrekin lanean ibili dira Euskadi munduko erakusleiho garrantzitsuenera, hau da, Washington eta Smithsonian Folklife Festival jaialdira eramateko, bai eta bertan herrialdearen kulturaren berri emateko ere.

Smithsonian institutuak antolatzen duen nazioarteko ekitaldi handia da, urtero Washington DCko National Mall-ean antolatzen dena. Kapitoliaren eta Washington Monumentuaren (obeliskoa) artean egiten da, aire zabalean dagoen 12.000 metro karratuko eremu batean. Urtero, milioi bat pertsona hurbiltzen dira Smithsonian Folklife Festival jaialdira, eta 40 milioi pertsona baino gehiagok birtualki jarraitzen dute.

Testuinguru paregabe horretan, euskal erakundeek eta Smithsonian instituzioak gure kulturaren erakustaldia egingo dute “Basque: Innovation by Culture” lelopean. Hori guztia 2016ko ekainaren 29tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 10era izango da.

Ekitaldi prestigiotsu horretara gonbidatua izan den Europa hegoaldeko lehenengo eskualdea izateko ohorea du Euskadik. Ekimena, ziur asko, kulturen inguruan munduan egiten den handiena da. Aukera paregabea da Estatu Batuetako hiriburua bi astez Euskadi- Basque Country izan dadila lortzeko.

Bi herrialdeen arteko zubia sortzeko lehen urratsa da; urrats sendo eta irmoa, gainera. Astiro, baina etengabe lan eginez eraiki beharreko zubia da, luzaroan iraun dezan, baina, batez ere, AEBetan Euskadiren berri izan dezaten eta estima dezaten. Gure kultura, gure gastronomia eta gure enpresak ezagutzera eman daitezen eta baloratuak izan daitezen.

Basque: Innovation by Culture

Euskadin, kontraste oso bereziak dituen kultura landu da. Euskadin, harriak altxatzen ditugu kirola egiteko, baina, horrez gain, Guggenheim edo Iberdrola Dorrea bezalako eraikinak egiten dira. Betiko bertsoak abesten dira herriko taberna eta txokoetan, baina, bestalde, klasikoak fusionatu egiten dira, Madonnak berak Aldapeko euskal kanta tradizionala dantzatzea lortu arte. Kontrastez josita dagoen herria da, sustraiak errotuta izateaz gain, kanpora begira ere badagoena.

Horretarako, sinbolikoki herri euskaldun bat birsortuko da, non gure kulturako hainbat gai bilduko diren gune ezberdinak sortzeko. Urtero Smithsonian Folklife Festival jaialdira doazen ehun milaka pertsonek bisitatu ahal izango dituzten guneen artean daude euskal baserria, frontoia, portua etab.

Era berean, gure herriko ohitura edo alderdi berezi bat nabarmenduko da egunero: San Pedro eguna, bai eta diasporaren eguna eta bizikidetzaren eguna ere, besteak beste.

Bisitariak doan sartu ahal izango dira National Mall-era, eta etorbidera bertaratuko diren milioi bat pertsona horiez gain, birtualen eta sare sozialen bitartez 40 milioi pertsona baino gehiagok bisitatuko dutela kalkulatu da.

Horiek guztiek gure kultura nolakoa den jakiteko aukera izango dute honako gai hauen bitartez:

___________________________________________________________Portua

Itsasoa funtsezkoa da euskal kulturan. Alabaina, ez hori bakarrik; izan ere, kasu honetan alor bereziki esanguratsua da, Euskadi eta Ameriketako Estatu Batuen arteko harremana itsasoaren bidez sortu baitzen. Aspaldi egiten zen baleen ehizak ekarri zuen arrantzaleek Atlantikoa zeharkatu beharra, eta horrela iritsi ziren lur amerikarretara.

Portua gunera bertaratzen direnek itsasoari lotutako euskal kirolen berri izango dute, bai eta traineru-estropada tradizionalen edo itsasoko produktuekin zerikusia duen euskal industriaren berri ere, besteak beste.

Era berean, historian zehar euskal emakumeek portuetako lanbideetan egindako lana aldarrikatuko da, hala nola saregile edota zirgari lanetan.

Bestalde, Albaola proiektua aurkeztuko da, bai eta egindako lana eta itsasontziak modu tradizionalean eraikitzeko ezagutza berreskuratzeko nazioartean izandako lankidetzak.

__________________________________________________________Baserria

Baserria, tradizioz, bizitzeko erdigunea da euskal kultuan. Toki bakarra da, naturarekin harmoniak eta bizitza iraunkorra dakartzana, familiarentzako espazioa, biltzeko zein bazkaltzeko lekua eta ekonomiaren erdigunea. Baserriak, halaber, artisau-diziplina batzuk barne hartzen ditu: abarketak, ehunak etab. Horrez gain, Idiazabal gazta egiteko prozesu tradizionalari buruzko erakustaldiak ere egingo dira, bai eta Añanako bailaran gatza lantzeko artisau-prozesuari buruzkoak ere, besteak beste.

 

__________________________________________________________Ostatua

"On Egin" lelopean Ostatuak arlo gastronomikoa bilduko du. Gaikako lau multzo handi egongo dira. Alde batetik, Innovative Gastronomy izenburupean, euskal sukaldaritza berritzaile eta hausgarriarekin batera sukaldaritza tradizionaleko plater tipikoak izango ditugu, bertaratzen diren profesionalak zein ikusnahiak aho bete hortz utziko dituztenak. Itsas errezetei buruzko gune bat ere egongo da. Horrez gain, produktu amerikarrekin platerak egingo dira, bi kulturak sukaldean uztartuz.

Sukaldaritza lezioak, pintxoak egiteko tailerrak eta Arabako Errioxako ardoen eta txakolinaren dastatzeak ere egongo dira.

Hori guztia egiteko Gamarrako eta Artxandako Goi Mailako Ostalaritza Eskolen parte hartzea eta laguntza izango dugu.

_________________________________________________________Frontoia

Washingtonen eraikitako herri euskaldunaren bihotzean  plaza eta frontoia izango ditugu. Plaza publiko moduko bat. Hausnarketarako, kirolerako, dantza egiteko eta musikarako topalekua.

Kirolen ardatza kirol autoktonoak izango dira; arrauna, esku-pilota, aizkolaritza... Herri-kirolak euskaldunen tradizio eta historiaren ezaugarrietako bat dira. Horiek horrela, zer eta nola egiten dugun erakutsiko da; gainera, jendeak parte hartu ahal izango du. Erakustaldiak, tailerrak eta lehiaketak egongo dira.

Alderdi artistikoari dagokionez, arterik klasikoena eta berritzaileena ezagutzera emango da. Musikaren atalean, alde batetik, instrumentu tradizionalak egongo dira,  txalapartatik pianora, Joaquín Achúcarroren esku adituekin; aldi berean, soinu horiek denboran izan duten bilakaeraren berri emango da.

Dantzak ere kontrasteak bilduko ditu. Diasporatik erakutsiko diren dantza klasikoenetatik hasi eta garaikideenera arte. Testuinguru horretan, euskal mitologiari buruzko dantza berezi bat eskainiko da, Foru Aldundiaren beka jaso duten dantzari gazteekin batera Lucía Lacarra buru izango duena.

Horrez gain, Frontoian baterako hamaika jarduera egingo dira: kalejirak, bertso-bazkariak, musika saioak eta abar.

_________________________________________________________Lantegia

Gure iragan industrial osoa, bai eta berrikuntzan eta kalitatean oinarritutako gure etorkizun osoa ere, gune honetan egongo dira ikusgai. Bertaratzen direnek Euskadiko lanbide tradizionalenak ezagutuko dituzte, eta lanaren balioa gure kulturaren parte dela ikusiko dute. Halaber, espazio honetan leku emango zaie artisautzaren hainbat alderdiri: forja-lana, zeramika, harria…

Bestalde, euskal kooperatiba-eredua azalduko da, gure gizartean erro sakonak dituena eta beste herrialdeentzako eredu dena.

_______________________________________________________ Euskaltegi

Lehenengo aldiz, Smithsonian Folklife Festivalak hizkuntzari buruzko espazio bat barne hartuko du. Euskarari eskainitako espazio bat izango da, hizkuntzari lotutako hamaika jarduera hartuko dituena: euskara ikasteko oinarrizko eskolak, bertsoak, teknologia berriak, euskarak egin duen ibilbidea erakusteko adibideak, bitxikeriak, eta abar.

Gainera, bertaratzen direnek ekitaldiko gainerako guneetan euskara praktikatzeko aukera izango dute.

Jomuga: Basque Country

Bestalde, aukera ezin hobea da 300 milioi biztanle baino gehiago duen herrialde bateko turismoa geureganatzeko eta Basque Country mapan kokatzeko.

Basquetour arduratuko da AEBetan Euskadi gero eta ezagunagoa izateaz; horretarako, prentsa amerikarrarekin bilduko dira New Yorken eta Euskadi sustatzeko eta merkaturatzeko jardunaldiak egingo dituzte, bai New Yorken, bai Washington DCn. Basquetourek  ere Euskadi helmuga turistiko bezala sustatuko du Smithsonian Folklife Festival jaialdia den bitartean .

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PabloMariMendi
    2016.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La #cultura vasca, protagonista en el Smithsonian Folklife Festival ➡ https://t.co/xzvg4vYhWV #BasqueCountry @SmithsonianFolk

  • @IkusmiraOndarea
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La #cultura vasca, protagonista en el Smithsonian Folklife Festival ➡ https://t.co/x9TWujUAl6 #BasqueCountry @SmithsonianFolk

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Smithsonian Folklife Festival jaialdian euskal kultura izango da protagonista ➡ https://t.co/hLPX79HXG5 #BasqueCountry

  • @mirenarantza
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    La cultura vasca, protagonista en el Smithsonian Folklife Festival https://t.co/ltAjMNj9Mb

  • @M_Intxaustegi
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La #cultura vasca, protagonista en el Smithsonian Folklife Festival ➡ https://t.co/xzvg4vYhWV #BasqueCountry @SmithsonianFolk

  • @gabantxo
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La #cultura vasca, protagonista en el Smithsonian Folklife Festival ➡ https://t.co/x9TWujUAl6 #BasqueCountry @SmithsonianFolk

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La #cultura vasca, protagonista en el Smithsonian Folklife Festival ➡ https://t.co/xzvg4vYhWV #BasqueCountry @SmithsonianFolk

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    Smithsonian Folklife Festival jaialdian euskal kultura izango da protagonista ➡ https://t.co/hLPX79HXG5 #BasqueCountry

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    La #cultura vasca, protagonista en el Smithsonian Folklife Festival ➡ https://t.co/xzvg4vYhWV #BasqueCountry @SmithsonianFolk

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)