Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Cristina Uriartek Kultura Ondarea Sariak banatu ditu

2016.eko maiatzak 30
  • Nabarmen egin du gora Kultura Ondarea Sariaren bigarren edizioan aurkezturiko ikastetxeen eta bideoen kopuruak
  • Kultura-ondareari buruzko 92 bideo aurkeztu dira, iaz baino 31 gehiago
  • Kantauri Institutuak (Santurtzi), Laudio Ikastolak (Laudio) eta Avellaneda Ikastetxeak (Sodupe) aurkeztutako bideoek jaso dute saria
  • Hiru saridunek 7 eguneko bidaia egingo dute Irlandara, bertako historia eta ondarea ezagutzeko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, Kulturako sailburuorde Joxean Muñoz eta Hezkuntzako sailburuorde Arantza Aurrekoetxea lagun, gaur arratsaldean eman ditu Kultura Ondarea Sariaren bigarren edizioko sariak (2015-2016 ikasturtekoak) Bilboko Euskadiko Artxibo Historikoan egin den ekitaldian.  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatutako lehiaketa honen helburua da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako, Batxilergoko lehen mailako eta erdi-mailako heziketa zikloetako lehen mailako ikasleek EAEko kultura-ondarea ezagutarazteko egindako bideo onenak saritzea.

Oso aipatzekoa eta poztekoa da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatzen duen lehiaketaren bigarren edizio honetan ikastetxe parte-hartzaileen eta aurkeztutako lanen kopuruak izan duten gorakada. Aurreneko edizioaren aldean, % 51 hazi da bideo kopurua, eta % 23 ikastetxe parte-hartzaileena. Orotara, Euskadiko bigarren hezkuntzako 32 zentroko 92 bideo aurkeztu dira.

2016

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Guztira

Bideoak

19

66

7

92

Ikastetxeak

7

19

6

32

 

2015

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Guztira

Bideoak

17

37

7

61

Ikastetxeak

6

15

5

26

 

Horiek guztiak aztertuta, balorazio-batzordeak honako hiru bideo hauek saritzea –zazpi eguneko bidaia Irlandara– erabaki du:

-       Amama eta ni, Laudio Ikastola, Laudio. Neska gazte baten amamari buruzko kontakizun hunkitu eta nostalgikoa, oroitzapenak, aholkuak eta mundu-ikuskera berezia jasotzen dituena. Belaunaldien arteko desberdintasunak desberdintasun, bideo hau gure aurrekoei eskainitako amodio-adierazpena da, garena eraiki dutelako.

-       Euskal paisaien jatorria, Kantauri Institutua, Santurtzi. Euskadira iritsitako etorkin baten lehen urratsak jarraituko ditugu, gure paisaiak, hizkuntza eta historiako pasarteak ezagutuko dituena. Bizitza-horizonte berria ezagutu duen etorkinaren historia, lehenago ere arrazoi ekonomikoek immigrazioa eragindako lurretan.

-       Historiaren kutxa, Avellaneda Ikastetxea, Sodupe. Enkarterriko historia irudikatuko da, bertako indiano-etxe ederren eta monumentuen bitartez.

Saritutako bideoak ikusgai daude hemen:

http://www.kulturaondarea.euskadi.eus

 

Balorazio Batzordea honako kide hauek osatu dute:

-Imanol Agote, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria.

-Agustin Azkarate, EHUko Arkeologiako katedratikoa.

-Francisco Etxeberria, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea.

-Luis Manuel Martin, EITBko Sustapen eta Irudiko zuzendaria (EITBko zuzendari nagusi Maite Iturberen izenean).

-Jasone Aldekoa, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako aholkularia (Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Begoña Garamendiren izenean).

-Amaia Goikoetxea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

7 egun Irlandan

Saria jasotako lantaldeen tutoreek eta taldekideek 7 eguneko bidaia egingo dute Irlandara, leku eta kultura-adierazpide adierazgarrienak ezagutzeko.

Hiru euskal ikasle-taldeek eta irakasleek bertako gidari bikaina izango dute, Paddy Woodworth kazetari eta idazlea. Herrialdeko historia eta errealitatea ezagutu eta Irlandako kulturako, hezkuntzako, gizarte-arloko eta gazteria-arloko kolektiboekin hainbat jarduera gauzatuko dituzte.

Kultura Ondarea saria

Kultura Ondarea saria EAEko kultura-ondarearen gaineko gazte-ikuspegiari zuzenduta dago. Ikasturte honetan, parte-hartzaileek 3 eta 10 minutu arteko bideoak egin dituzte, kultura-ondare materialaren edo immaterialaren gaineko ikuspegia agertzeko. Ondarearen kontzeptua zentzurik zabalenean hartu behar zuten. Ikasleek beraiek hautatutako gaiari buruzko kontakizuna osatu behar izan dute ikus-entzunezko teknikak erabiliz, taldean lan eginez eta ikuspegi berritzailea eskainiz.

Ekimen honen helburuetarik bat da EAEko kultura-ondareari buruzko sentsibilizazioa hedatzea gizarteko esparru guztietan, nagusiki hezkuntzan eta gazteen artean.

Kultura Ondarea Sarien bigarren edizioari buruzko informazio gehiago dago hemen:

http://www.irekia.euskadi.eus/es/news/30228-euskal-kultura-ondareari-begirada-gaztea-abian-kultura-ondarea-sariaren-bigarren-edizioa

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @txikierreape
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Cristina Uriartek Kultura Ondarea Sariak banatu ditu ➡ https://t.co/K1wnJGsvQQ https://t.co/CgiTOqk2Z3

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    Cristina Uriartek Kultura Ondarea Sariak banatu ditu ➡ https://t.co/K1wnJGsvQQ https://t.co/CgiTOqk2Z3

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    [PATRIMONIO CULTURAL VASCO] Cristina Uriarte ha entregado los Premios Kultura Ondarea ➡ https://t.co/PmPPLC7BIO

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)