Berriak
Eu

Laneko arriskuen prebentzioan enpresa eraginkorrei egindako errekonozimendu ekitaldian parte hartu du Izaskun Urienek

2016.eko maiatzak 30

OSALANeko zuzendari nagusiak, ostiral honetan Donostian, Fraternidad Muprespak bere enpresa-kideei Bonus pizgarriaren diploma egiaztagiria emateko antolatu duen ekitaldian parte hartu du. Gizarte Segurantzako Ordenazioaren Zuzendaritza Nagusiak enpresei ematen dien pizgarria da hau; ezbehar kopurua gutxitzeko ekarpen eraginkorrak egin dituzten enpresei, inbertsioak egin dituztenei eta laneko istripuei eta gaixotasunei aurre hartzeko jardunbide eraginkorrak dituztenei. 

Bere hitzaldian, OSALANeko zuzendari nagusiak 2015-2020 Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Euskal Estrategiatik eratorritako lan ildo garrantzitsuenak azaldu ditu. Errekonozimendu ekitaldi honetan parte hartuz, Izaskun Urienek lan arriskuen prebentzioan praktika eraginkorrak aurrera eramaten ari diren enpresei babesa erakutsi nahi izan die, eta egindako lanaren zabalkudean lagundu. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arpreventivas
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @UrienIzaskun: Izaskun Urien participa en un acto de reconocimiento a empresas eficaces en prevención de riesgos laborales https://t.co/

  • @LoliRicoG
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @UrienIzaskun: Izaskun Urien participa en un acto de reconocimiento a empresas eficaces en prevención de riesgos laborales https://t.co/

  • @UrienIzaskun
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    Izaskun Urien participa en un acto de reconocimiento a empresas eficaces en prevención de riesgos laborales https://t.co/YYgtmfkPLn

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)