Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Makina Erremintaren Biurtekoaren inaugurazio ekitaldian izan da BEC erakustazokan

2016.eko maiatzak 30
  • Euskadik hurrengo hilabeteetan hazten jarraituko duen ziurtasuna azaldu eta euskal industriari «bultzada» eman eta enplegu kualifikatua sortzeko apustua egin du Urkulluk
  • Topaketaren 29. edizioak atzerritik heldutako erakusketari ugari bildu ditu, guztien % 59, eta 36 milioi euroko eragin ekonomikoa izango duela aurreikusten da

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua alboan zuela, inauguratu du gaur Barakaldoko BEC erakustazokan egiten ari den BIEMH-Makina Erremintaren Biurtekoa, aurtengo ekitaldian atzerriko enpresa ugariren presentzia duena. Ekitaldian, Urkulluk hurrengo hilabeteetan ere Euskadik hazten eta enplegua sortzen jarraituko duen ziurtasuna azaldu du. Horretarako, lehendakariak euskal industriari «bultzada» ematea beharrezkoa dela uste du, eta kalitatea sortuko duten enplegu kualifikatuak sortzearen aldeko ahalegina eskatu du.

Lehendakariaren ustez, gaur zabaldutako Makina Erremintaren Biurtekoaren 29. ekitaldia «edizio aparta» izango da, Euskadiko industria politikaren funtsezko bi ildo nagusitan aurrerapausoak emateko balioko baitu: RISE espezializazio adimentsuko ardatzeko zutabe den fabrikazio aurreratua, eta teknologia eta enpresa digitalaren aldeko apustua, hau da, Basque Industry 4.0 estrategia. Makina erremintarena euskal ekonomiarentzat «funtsezko» industria sektorea da.  Sektorearen gaitasuna mantendu eta merkatu globalean lehiakorrak izateko, erronka makina erreminta espezializatua diseinatu eta ekoiztea da, baita sektoreko enpresen artean elkarlanean aritzeko formulak ezartzea ere euren tamaina handitzeko.

Uneotan nagusi diren zalantzak zalantza, Urkulluk euskal ekonomiaren dinamismoarekiko bere konfiantza berretsi du. Horren erakusle dira ezagutu berri diren azken adierazle ekonomikoak ere, urteko lehen hiruhilekoan barne produktu gordinaren %3,3ko hazkundea islatzen dutenak, 2008tik agertoki onena. Ildo horretan, Urkulluk hurrengo hilabeteetan hazkundea mantendu eta enplegua sortzen jarraituko den ziurtasuna azaldu du. Bide horretan, lehendakariak euskal industriari «bultzada» ematea beharrezkoa dela uste du, eta kalitatea sortuko duten enplegu kualifikatuak sortzearen aldeko ahalegina eskatu du.

Azkenik, biurtekoa hartzen duen BEC erakustazokako instalazioak errendimendu bete-betean ikusteagatik bere «poza» agertu du Urkuluk, nazioarteko horrelako ekimenek bai ekonomiko bai sozialki duten «irismen handia» nabarmenduz.

IA HOGEITA HAMAR HERRIALDEREN PARTAIDETZA 

Datorren ekainaren 4ra bitartean, punta-puntako fabrikatzaile, inportatzaile, banatzaile eta erosleak elkartuko dira BEC erakustazokan egiten ari den BIEMH-Makina Erremintaren Biurtekoan. Aurtengoan, smart solution edo irtenbide adimentsuek protagonismo berezia izango dute. Topaketa industrial garrantzitsu honetan ia hogeita hamar herrialdeko 1.533 erakusketari, 2.605 produktu eta bolumen handiko 1.163 makina bilduko dira, eta ekitaldiak 36 milioi euroko eragin ekonomikoa izango duela aurreikusten da.

Gainera, fabrikazio aurreratuaren aldeko konpromisoa berresteko asmoz, Makina Erremintaren Biurtekoarekin batera ADDIT3D azoka ere egingo da, hau da, fabrikazio gehigarriari eta hiru dimentsioko fabrikazioari eskainitako lehen azoka profesionala. Bestalde, WORKinn langunearen lehen edizioak lan eta prestakuntzako eskaintza zehatzak eskainiko ditu bai industriarekin lotutako ikasleentzat bai lan bila ari diren profesionalentzat.  

Makina erremintak funtsezko papera jokatzen du ekonomiaren zutabe diren sektore ugaritan, eta, horrenbestez, leku oso ezberdinetatik heldutako automobilgintza, ekipo-ondasunak, siderurgia, aeronautika, energia, tren-industria edo ontzigintza bezalako sektoreetako milaka profesionalek bisitatuko dute BEC erakustazoka.

Guztira, 27 herrialde ezberdinetako enpresek erakutsiko dituzten euren ekipo, produktu eta zerbitzuak Makina Erremintaren Biurtekoan, uneotan bizi dugun barne eskaintzaren berreskuratzeak eskainitako aukerak baliatuz. Hori dela eta, hitzorduaren nazioartekotzea indartu egin da, aurtengo erakusketarien % 59 atzerriko enpresak izango direlako.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2016.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asiste a la inauguración de la Bienal de Máquina Herramienta en el BEC https://t.co/A36ncgtsQ7

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    #BIEMH2016 Lehendakaria Makina Erremintaren Biurtekoaren inaugurazio ekitaldian izan da BEC erakustazokan ➡ https://t.co/mVov0L91Hz

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    #BIEMH2016 El lehendakari @iurkullu asiste a la inauguración de la Bienal de Máquina Herramienta en @BEC_Bilbao ➡ https://t.co/0vu0oc9FmV

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)