Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Jiangsu-ko gobernadorearekin batzartu da “bi eskualde handi” hurbiltzeko

2010.eko irailak 29

Bi aldeek adierazi dute bi eskualdeen arteko harremanak sakontzen jarraitzeko guztiz prest daudela

Lehendakaria Jiangsu-ko gobernadorearekin batzartu da. Eremu hori Txinako eskualderik garrantzitsuenetako bat da. Lehendakari batek Txinan erakunde- eta enpresa-misio bat zuzentzen duen lehenengo aldia da eta Patxi Lópezen hitzetan, “lehenengo topaketa hau bi Gobernuen arteko lankidetza arrakastatsu bihurtzeko itxaropenarekin egiten ari gara”.

Euskadiko eta Txinako ordezkaritzek Nanking-en gauzatu duten topaketan, lehendakariarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua egon da, baita Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Peio Gómez Damborenea Industria sailburuordea eta Irune Aguirrezabal Kanpo Harremanak Koordinatzeko zuzendaria ere, besteak beste. Halaber, Merkataritza eta Industria Ganberetako presidenteak, Miguel Lazpiur Euskal Enpresaburuen Elkarteko presidentea eta Jose Mari Aldekoa Mondragón Taldeko presidentea ere han izan dira.

Luo Zhijun Jiangsu-ko gobernadorearekin gauzatu duen topaketan, lehendakariak bi eskualdeen hurbilketaren garrantzia azpimarratu du, “bata, Txinan eta Asian garrantzitsua baita, eta bestea, Espainian eta Europan”.

Jiangsu-ko probintzia azken urteotan funtsezko ardatz bihurtu da Euskal Herriarentzat, izan ere, Txinan ezarrita dauden 130 enpresen heren bat dago kokatuta eremu horretan. Horren adibide da Mondragon taldeak Kunshan-en daukan enpresa-parkea, gainera, bere eredu kooperatibistak bereizten du, munduko kooperatibarik handiena da, eta Patxi López taldeak Txinan lortu duen ezarpen arrakastatsuan oinarritu da gobernadoreari Euskadiren potentzialtasunak azaltzeko sarrera egiteko.

Lehendakariak Euskadik, Espainiako eskualderik dinamikoena izanik, Europan duen posizio ona gailendu du; Euskal Herriaren eraldaketa ekonomikoa eta berrikuntza gaitasunaren berri eman dio, baita azpiegituren garapen handiaren eta bere hirien garrantziaren berri ere. “Euskadik, Txinak bezala, historia luzea du atzean eta etorkizun handia aurrean”, gailendu du Lópezek.

Horrez gain, lehendakariak gobernadoreari Euskadiren enpresa- eta ekoizpen-sarearen gaitasun handiaren berri eman dio. Bere hitzaldiaren ardatzak honakoak izan dira: euskal enpresen nazioartekotzea, bere ekonomia aurreratua eta I+G+b-aren, energia berriztagarrien eta garapen iraunkorraren alde egiten duen apustua.

Lehendakariak azpimarratu duen bezala, antzekotasun eta potentzialtasun horiek guztiak ikusirik, “Jiangsu eta Euskal Herria bi eskualde handi dira eta gure mugak gainditzen dituen garrantzia daukate”.

Harremanetan “maila altuagoa” lortzeko aurrera egitea

Jiangsu-ko gobernadoreak esan du berarentzat ohore handia dela lehendakariarekin batzartu eta lankidetza harreman bati ekiteko aukera izatea. Euskal Herriaren garapen ekonomiko eta soziala goratu ostean, Euskadirekiko harremanetan sakontzen jarraitzeko prest dagoela adierazi du.

Luo Zhijun-ek esan du bere asmoa Jiangsu-n ezarrita dauden euskal enpresei laguntzen jarraitzea dela eta orain arte finkatutako harremana indartzen jarraitzeaz gain, harreman hori zabaldu nahi duela. Gobernadorearen hitzetan, Euskadik izan duen bilakaera industriala ikusirik eta Juangsu industria garapen prozesuan dagoen probintzia bat denez, bi aldeen artean lankidetzan aritzeko aukera handia dago. Bestalde, euskal enpresen eta enpresa txinatarren artean merkataritza sustatzeko eta Euskal Herrirako turismoa bultzatzeko asmoa agertu du.

Gobernadoreak azaldu du Jiangsu-n manufaktura industria gailentzen dela, baita zientzia, teknologia, kultura eta hezkuntza ere, herrialdeko unibertsitate kopururik altuena baitauka.

Luo Zhijun-ek euskal ordezkaritzari eskerrak eman dizkio Jiangsu-ra joan izanagatik eta lehendakariak Euskadi bisitatzeko egin dion gonbidapena onartu du. Horren harira, gobernadoreak esan du bisita horren bidez bi eskualdeen arteko harremanetan “maila altuago bat lortzeko” aurrera egin ahalko dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria