Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritza Ibilaldian izan da gaur Durangon

2016.eko maiatzak 29

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte Durangon izan dira gaur, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek antolatutako 38. Ibilaldian.

Bizkaiko ikastolen jaia inauguratzeko ekitaldian Hezkuntzako sailburuak hitza hartu du, eta gogorarazi du gaur egun bere saila Heziberri 2020 planaren hirugarren proiektuan ari dela lanean, Hezkuntzako Lege propioa lortzeko bidean. Hori dela eta, gizarteko eta hezkuntzako eragileei lankidetza eskatu die. Era berean, adierazi du akordioak lortzea funtsezkoa dela, euskal hezkuntza-sistema inklusiboa eta bikaintasunera bideratua eskuratzeko.

Inaugurazio-ekitaldian izan dira, ere beran, Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria, Durangoko alkate Aitziber Idigoras eta Ikastolen Konfederazioko presidente Koldo Tellitu.

«Dadigun» leloarekin, aurtengo edizioaren helburua Kurutziaga ikastolak Haur Hezkuntzako eraikina berritzea da, bai eta Ibaizabal ikastolak Batxilergorako eraikin berria altxatzea ere.

 

4 iruzkin
  • @DJacomeNorato
    2016.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritza #Ibilaldia-n izan da gaur Durangon ➡ https://t.co/ZV7imzs5oy #Dagigun
    https://t.co/a7hU1En8QA

  • @AitziberIrigora
    2016.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritza #Ibilaldia-n izan da gaur Durangon ➡ https://t.co/6U5fMT3ie2 #Dagigun
    https://t.co/JJU4cR520W

  • @AitziberIrigora
    2016.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritza #Ibilaldia-n izan da gaur Durangon ➡ https://t.co/ZV7imzs5oy #Dagigun
    https://t.co/a7hU1En8QA

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritza #Ibilaldia-n izan da gaur Durangon ➡ https://t.co/ZV7imzs5oy #Dagigun
    https://t.co/a7hU1En8QA

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak