Berriak
Eu

Memoria Plaza ekimen ibiltaria ikusgai dago Donostian

2016.eko maiatzak 28

Erakusketa Alderdi Ederreko lorategietan ikusi ahal izango da ekainaren 8ra arte

Eneko Goia Donostiako alkateak,  Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Aintzane Ezenarro GOGORAko zuzendariak irekiera eman diote gaur Donostian goizean Memoria Plazaren erakusketa ibiltariari. Erakusketa horrek Euskadin azkeneko hamarkadetan gertatutakoaren testigantzan jaso eta erakusten ditu memoria anitza eta partekatua eraikitzeko asmoz. Erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 8ra arte Alderdi Ederreko lorategietan horretarako jarri duten karpa batean.

 Horretaz gain eta erakusketaren esparruan honako ekitaldia hauek antolatu dira:

  • Maiatzaren 30ean, 19:30ean: Donostiako memoria hurbila.Alkatearen eta alkate-ohien arteko mahai-ingurua.
  • Ekainaren 2an, 18:00etan: “Memoria eraikiz: biktimak eta gizartearen arteko elkarrizketa”. Memoria eta bizikidetzari buruzko talde-dinamikak.
  • Ekainaren 6an, 19:00etan: Memoria historikoari buruzko hitzaldia. Lourdes Herrasti: “Hobiak hobitik ateraz. Duintasunak berreskuratuz”. Eneko Sanz: “Donostiako guerra zibila eta Fernando Sasiain bere alkate errepublikanoa”.

Orain arte, erakusketa ibiltari hori Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, eta Eibarren egon da.

HELBURUAK

Lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:

  • Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
  • Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
  • Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
  • Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

ERAKUSKETAGUNEA

 Honako gune hauek izango ditu:

Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.

Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.

Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.

Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia, Markel Olano