Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakari: “Europak indartu behar du Txinaren aurrean globaltasunaren borrokan ez galtzeko”

2010.eko irailak 29

CEIBS Negozio Eskolaren aurrean eman duen hitzaldi batean, Lópezek Txinari Euskadiren bidez Europarekin “konektatzeko bide berri bat” eskaini dio

“Europako eskualdeak eta garapen ekonomikoa aldatzen ari den mundu batean: Euskal Herriaren ikuspegia” izan da Patxi López lehendakariak Shangain CEIBS Negozio Eskola ospetsuan eskaini duen hitzaldiaren izenburua. Bertan, eskualdeek nazioarteko egungo egoera aldakorrean duten paperari buruz hausnartu du. Lehendakariak Europari indartzeko eskatu dio, izan ere, “Txina eta antzeko potentzien aurrean globaltasunaren borrokan galtzen ari baita”. “Europak indartu behar du ekonomiaren arloan politika komun bat eginez, orain arte horretan ez baitugu asmatu, eta bere biztanleen arteko solidaritate maila altuagoa lortu behar da”, aldarrikatu du lehendakariak eta Euskal Herriak eta antzeko eskualdeek estatu mailako eskumenak gainditzen dituztela-eta estrategia honetan daukaten garrantzia azpimarratu du.

Patxi López lehendakariak Euskadi Europarekiko “konexio bide berri” bilaka dadila eskaini dio Txinari, Euskadiko itsaso, trenbide eta aireportu bidezko konexioek eskaintzen duten aukera aprobetxatuz, baita Abiadura Handiko Trena ere. “Potentzia handi bi horien arteko zubia izan gaitezke eta izan nahi dugu”, azpimarratu du Lópezek CEIBS Negozio Eskolan gauzatu duen esku-hartzean. Nazioartean bizitzen ari garen ziurgabetasun egoera eta Euskal Herriak eta antzeko eskualdeek testuinguru honetan daukaten papera izan dira hitzaldiak jorratu dituen ildo nagusiak eta lehendakariak euskal autogobernuak eskumen mailan dituen berezitasunak azaldu ditu, baita Euskadiri “krisiari aurre egiteko ematen dion indar izugarria” ere. “Hori guztiari esker, Euskal Herria Txinarentzako sarbide ezin hobea da Mendebaldeko Europara iristeko. Potentzia handi bi horien arteko zubia izan gaitezke eta izan nahi dugu”, erantsi du.

Shangaiko Txina-Europa Nazioarteko Negozio Eskola CEIBS Txinako garrantzitsuena da eta baita Asiako garrantzitsuenetako bat ere. Patxi López lehendakariak “Europako eskualdeak eta garapen ekonomikoa aldatzen ari den mundu batean: Euskal Herriaren ikuspegia” izenburuko hitzaldia eman du Wang Jianmao irakaslearekin egin duen esku-hartze batean.

Lehendakariak CEIBS Negozio Eskolaren foroaren aurrea azaldu ditu euskal autogobernuaren berezitasunak eta “Espainiako gainerako eremuekiko dauzkan zerga eta finantza harreman bereziak” ere eta horiek Euskadiri “krisiari aurre egiteko eta etorkizun aldakorrerako prestatzeko izugarrizko indarra” ematen diola ere azaldu du. Berezitasun horiez gain, lehendakariak “elementu estrategikoak” aipatu ditu, hala nola “ezagutza, teknologia eta berrikuntza”, Euskadi “teknologikoki aurreratuta dagoen eskualde” bihurtzen baitute, eta itsaso, trenbide eta aireportu bidezko konexioak, baita laster egongo den Abiadura Handiko Trena ere.“Horri guztiari esker, Euskal Herria Txinarentzako sarbide ezin hobea da Mendebaldeko Europara iristeko. Potentzia handi bi horien arteko zubia izan gaitezke eta izan nahi dugu”, azpimarratu du.

Zentzu horretan, Lópezek Txinari eskatu dio Europari buruz daukan “ikuspegi panoramikoan” “mapan dagokigun puntutxoa” begiztatzeko, izan ere, Txina eta Euskadiren artean “zubiak jartzeko ordua da”. “hori dela eta, txinatar erraldoiari proposamen ausart bat egiten diogu: zuen konfiantzazko aliatuak izan nahi dugu, Europarako sarbide izan nahi dugu zuentzat”, azpimarratu du Lehendakariak eta Euskadi “kontratuen iraupenaz haraindi doazen aliantza sendoak” gauzatzeko “aliatu lehiakor eta eraginkor” gisa aurkeztu du.

Europak ahalegindu behar du

Lehendakariak bere esku-hartzean kontinente zaharraren egungo egoera analizatu du eta “Txina eta antzeko potentzien aurrean globaltasunaren borrokan galtzen ari” dela gailendu du, hori dela eta, “arlo ekonomikoan politika komun bat” garatzearen alde agertu da. “Europak ahalegindu behar du. Ekonomiaren arloan politika komun bat eginez, orain arte horretan ez baitugu asmatu, eta bere biztanleen arteko solidaritate maila altuagoa lortu behar da”, aldarrikatu du lehendakariak eta Euskal Herriak eta antzeko eskualdeek estrategia horretan “lehentasunezko” papera dutela esan du. “Eskualdeek eta hiri handiek Europar Batasunaren barruan barne-solidaritatearen garapenean parte har dezakete eta parte hartu behar dute, indarrak optimizatzeko eta aberastasuna eta garapena sortzen jarraitzeko”, gehitu du.

Iruzkin bat
  • @txorittikia
    2010.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakari: “Europak indartu behar du Txinaren aurrean globaltasunaren borrokan ez galtzeko”. http://bit.ly/9dOdfM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Bernabé Unda sailburua