Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapia sailburua, “Meet Basque Country”-ren turismoa merkaturatzeko sekulako jardunaldian, Bilbon

2016.eko maiatzak 27
  • Goizean zehar nazioarteko 55 touroperatzailek eta 145 euskal enpresek (2015ean baino %25 gehiago) 800 bat hitzordu mantenduko dituzte.
  • Work shop nagusi honek Euskadin asteartetik munduko 21 naziotako agentziak bildu dituen topaketa itxiko du.

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun sailburua, Aranxa Tapia, gaur goizean Bilboko Iberdrola Dorrean izango da, han 9,30etatik turismoa merkaturatzeko jardunaldi handi bat ospatzen baita. Bertan, egunotan “Meet Basque Country”-n bildutako mundu guztiko 55 bidaia-agentziek 800 zita inguru izango dituzte 145 euskal enpresarekin. Iaz baino %25 enpresa gehiago.

Arantxa Tapia sailburua Euskadi merkatu atzerritarretan merkaturatzeko jomugen artean kokatzeko ezinbestekoa den sekulako ekitaldi honetan, nola garatzen den zuzen-zunean ikusteko eta euskal eta konpoko profesionalak agurtzeko asmoarekin izango da.

Bilbo, Donostia eta Arabako Errioxa dira interes gehien sortu duten jomugak nazioarteko touroperatzaileen artean, eta arlo pribatuari dagokionean, enpresa hartzaileak eta hotel kate handiak. Dena den, nazioarte mailan gutxiago ezagutzen diren beste jomuga batzuk, Gasteiz bezalakoak, eta ostatu enpresa txikiagoek ere, euren ajendak hitzorduz beteta dituzte.

Ekitaldi honekin bukatuko da “Meet Basque Country”, Euskadin egiten den turismo sustapen eta merkaturatze topaketarik handiena, hilaren 21etik Donostian eta Gasteizen aritu dena.

Bilboko Turismo zienegotziak, Xabier Otxandianok, eta Basquetourreko zuzendariak, Arantza Madariagak, ongi etorria eman die enpresariei hirira eta jardunaldira, hurrenez hurren. Ekitaldian izango dira baita, Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Itziar Epalza; Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Sustapena eta Turismo zuzendaria, Asier Alea; eta Bilbao Turismoko zuzendaria, Mercedes Rodríguez.

Alemania, Argentina, Australia, Austria, Belgika, Kanada, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Mexiko, Norwegia, Polonia, Hego Korea, Espainia, Suedia, Tailandia, Herbehereak, Turkia, Erresuma Batua eta EE.BBetako ehun erdi eragileek Euskadin egon diren bitartean jomugaren tokirik esanguratsuenak bisitatu dituzte eta batez ere, gure gastronomia eta kulturarekiko interesa izan dute.

Etorritako touroperatzaile ia denek egonaldia gaur bukatu beharrean igandera arte luzatuko dute egun hauetan ikusi ezin izan dituzten toki turistiko ezberdinak bisitatzeko asmoz.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BilbaoNext
    2016.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La consejera Arantxa Tapia en la macro jornada de comercialización turística del “Meet Basque Country”, en Bilbao ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    Arantxa Tapia sailburua, “Meet Basque Country”-ren turismoa merkaturatzeko sekulako jardunaldian, Bilbon ➡ https://t.co/6R1ulKBv1X

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    La consejera Arantxa Tapia en la macro jornada de comercialización turística del “Meet Basque Country”, en Bilbao ➡ https://t.co/6w8Azutm7x

  • @mirenarantza
    2016.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    La consejera Arantxa Tapia en la macro jornada de comercialización turística del “Meet Basque Country”, en Bilbao https://t.co/ntYP90nbdR

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)