Berriak Herrizaingoa
Eu

''Genero-indarkerian hain bistakoak ez diren moduak'' jardunaldiei hasiera emango die bihar Aresek

2010.eko irailak 28

''Genero-indarkerian hain bistakoak ez diren moduak'' izeneko jardunaldiei hasiera emango die bihar (asteazkena) Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua, Rodolfo Ares. Estatu osoko adituek genero-indarkeriaren arazoa izango dute eztabaidagai datozen bi egunetan Bilboko Euskalduna Jauregian; gizartearen gaitz honen modu ezberdinak aztertzea dute helburu.

Bihar goizeko 10etan egingo da irekiera ekitaldia eta bertan izango dira, Herrizaingo sailburuarekin batera, Emakundeko eta Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak, María Silvestre eta Mariola Serrano hurrenez hurren. Ostean, Lidia Falcón idazle eta abokatuak hitzaldi bat emango du. 

Ana Isabel Vargasek, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Areto Delegatuko fiskalaren fiskal ondokoak, eta Sevillako "Beltzezko Emakumeak" taldeko kidea den Mireia Forelek beste bi hitzaldi emango dituzte bihar. Mahai inguru batek osatuko du eguneko egitaraua: gaian adituak diren Ertzaintzako, aldundietako eta epaitegietako ordezkariek genero-indarkeriaren arazoa ikuspuntu ezberdinetatik (poliziala, judiziala eta psiko-soziala) ikusita jorratuko dute. 

Etzi, hilak 30, Carmen Sarmiento eta Victoria Sendón idazleek eta Isabel Martinezek, Berdintasun Ministerioko Berdintasun Politiketarako idazkari nagusiak, emango dituzte hitzaldiak. Bi mahai-inguru ere egingo dira; emakume askok pairatzen duten errealitate "ikusezina" (sexu-organoen ebaketak, behatutako ezkontzak, emakumezkoen salerosketa, e.a.) eta maiz "ikusezinak" izan ohi diren genero-indarkeriak, emakumezko etorkinek eta ezgaitasunen bat dutenek jasaten duten indarkeria psikologikoa izango dira landuko dituzten gaiak.   

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak, Mariola Serranok, eta Miguel Lorentek, Genero-indarkeriaren Gobernuko delegatuak, emango diete amaiera jardunaldiei. 

Irekiaren bidez jarraitu ahalko dira

Eusko Jaurlaritzaren Irekia sareak (www.irekia.euskadi.net) jardunaldiak internet bidez, osorik eta zuzenean, jarraitzeko aukera emango du. Gainera, helbide honen bidez Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren webgunera jo daiteke, eztabaidetan eta hitzaldietan jazotzen denaren inguruko kontsultak eta iradokizunak egin ahalko direlarik. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares