Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 aldirako Osasun-Planean aurreikusitako 10 helburu eta ekintzetatik 7 jarri ditu abian

2016.eko maiatzak 30

Osasuneko sailburu Jon Darpónek agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Osasuneko Batzordearen aurrean, planaren garapen-mailaren berri emateko, indarrean jarri zenetik bi urte igaro ondoren.

Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 aldirako Osasun Planean aurreikusitako helburuen eta ekintzen % 70 jarri ditu abian jada. Hori jakinarazi du gaur Osasuneko sailburu Jon Darpónek, Osasun Publikoko zuzendari Miren Dorronsoro alboan zuela, orain bi urte onartutako planaren garapen-maila jakinarazteko osasunari eta kontsumoari buruzko legebiltzar-batzordean egin duen agerraldian. 

Eusko Jaurlaritzak 2013ko abenduan onartu zuen 2013-2020 Osasun Plana, eta Osasuneko sailburu Jon Darpónek 2014ko apirilean aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean. «Osasuna: pertsonen eskubidea, guztion ardura» leloa duela, planak, ekitatean oinarrituta, 35 helburu eta 146 ekintza espezifiko barne hartzen ditu, gure osasun-sistemaren ezaugarri publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa mantentzea eta hobetzea dutenak xede, halaber, osasun arloan, hemendik aurrera ere, emaitza onak ahalik eta eraginkortasun handienaz lortzea, pertsonek osasun-sisteman duten konfiantza sendotuta.

            Legebiltzarrean gaur egin duen agerraldia, halaber, baliagarria izan da, plana abian jarri zela bi urte igaro diren honetan, osasunaren aldeko ekimenetan aurrerapen handiak egin direla egiaztatzeko, bai sektorearteko, sailarteko edo zeharko ekintzei dagokienez. Ondoren biltzen dira horietako batzuk:

-Arreta soziosanitarioa integratzea. Osakidetzako erakunde guztietan gauzatu da. 2015ean, udaletako, aldundietako eta lehen mailako arretako profesionalez osatutako 90 talde eratu ziren 60 udalerritan.

-Osasun-sare komunitarioak eratu dira 20 udalerritan, beste hainbeste toki-proiektu ezarriz. Horietan inplikatu dira udalak, hirugarren sektorea, aldundiak eta Jaurlaritzako beste sail batzuk (Hezkuntza). 

-Komunitate- eta udal-ekimenak, ariketa fisikoak sustatzeko (Mugiment, Mugisare, Mugibili, etab.) 95 udalerritan; guztira, 115 proiektu.  

-Hiri lagunkoiak pertsona adintsuekin programa, ingurune fisiko eta sozial egokiak sortzekoa. EAEko udalerrien % 25en ari dira gauzatzen, biztanleen ia % 50 barne hartuz. Era berean, helduentzako prestakuntza-tailerrak, erorikoak ekiditeko tailerra kasu; 2015ean, 1.707 pertsonek hartu dute parte EAEn.

-Osakidetzaren Sareko pazientearen kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

-Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana onartzea.

-Eusko Legebiltzarrak Adikzioen eta Droga-mendetasunen Arreta Integralerako Legea onartzea.

-Adingabeak eta Alkohola programa garatzea eta jarraipena ematea.

-Jaurlaritzaren bi plan nagusiri aplikatu zaie osasunaren ikuspegia, Enplegu Planari eta Ingurumen Esparru Programari, eta bi plan horiek herritarren osasunean duten eragina hobetzeko eta indartzeko ondorioak eta gomendioak zehazten ari dira.

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Gobierno Vasco ha puesto en marcha 7 de cada 10 objetivos y acciones previstos en el Plan de Salud 2013-2020 ➡ https://

  • @jeslarra
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 aldirako Osasun-Planean aurreikusitako 10 helburu eta ekintzetatik 7 jarri ditu abian ➡ https…

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 aldirako Osasun-Planean aurreikusitako 10 helburu eta ekintzetatik 7 jarri ditu abian ➡ https://t.co/56wFum9hFy

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha puesto en marcha 7 de cada 10 objetivos y acciones previstos en el Plan de Salud 2013-2020 ➡ https://t.co/aDQCAy471d

  • @OSIArabaESI
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 aldirako Osasun-Planean aurreikusitako 10 helburu eta ekintzetatik 7 jarri ditu abian ➡ https://t.co/EVciIoqDfT

  • @OSIArabaESI
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha puesto en marcha 7 de cada 10 objetivos y acciones previstos en el Plan de Salud 2013-2020 ➡ https://t.co/NwYX9pia2j

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 aldirako Osasun-Planean aurreikusitako 10 helburu eta ekintzetatik 7 jarri ditu abian ➡ https://t.co/zZszgKQCRJ

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha puesto en marcha 7 de cada 10 objetivos y acciones previstos en el Plan de Salud 2013-2020 ➡ https://t.co/SjMDJls9JT

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 aldirako Osasun-Planean aurreikusitako 10 helburu eta ekintzetatik 7 jarri ditu abian ➡ https://t.co/devbbyz0eX

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha puesto en marcha 7 de cada 10 objetivos y acciones previstos en el Plan de Salud 2013-2020 ➡ https://t.co/wptwaGqzWv

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)