Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria nerabezaroari buruzko kongresu profesionalaren inaugurazioan izan da, Kursaalen

2016.eko maiatzak 27

Iñigo Urkullu lehendakaria Izan Norbera Fundazioak Donostiako Kursaalen antolatu duen «Nerabezaroa, aukeren aroa» kongresu profesionalen irekieran izan da. Lehendakariak gogora ekarri du kongresuak langai dituela Eusko Jaurlaritza gogor diharduen bi arlo, familia eta gazteria. Horietan beharrezkoa da baliabide ekonomikoak eta lan partekatua uztartzea, gazteek balio-oinarri sendoa eskura dezaten.

Gizarte-ongizatea lortzea eta gazteei bermeak ematen ahalegintzea da «herrialdearen helburuetarik bat», eta horretara engaiatu dira Eusko Jaurlaritza eta gainerako erakundeak, Urkulluk azaldu duenez. Lehendakariak berretsi du administrazioari dagokiola, «orain inoiz baino gehiago», helburu hori betetzea, nerabezaroa egiatan «aukeren aroa» izatea bermatuta. Horretarako, printzipioetan eta balioetan heztera baliabide ekonomikoak bideratzea proposatu du, «horietan bermatzen garelako».

Lehendakariak, halaber, kongresuaren hasierako hitzaldiaren ardura duen Javier Elzo soziologoari hitz batzuk eskaini dizkio, politika publikoen hobekuntzak «inspiratu» dituelako, hamarkada hauetan guztietan egindako azterlanen eta ekarpenen bitartez.

Izan Fundazioaren Norbera programak arrisku eta/edo babesgabetasun egoeran dauden nerabeen eta horien senideen arazoei egiten die aurre. Kongresua batez ere profesionalei zuzendutakoa da, eta, besteak beste, tratu oneko gurasotasuna, atxikimendu motak eta horien ondoriozko ezaugarri pertsonalak aztertu dituzte. Era berean, haurtzaroan jasandako traumak aurkaratu eta gainditzeko modu egokiak eta erresilientzia-gaitasuna –kontrako egoerei gain hartzeko gaitasuna– sustatzea landuko dituzte.

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari @iurkullu asiste a la inauguración del congreso profesional sobre adolescencia en el Kursaal ➡ https://t.co/65QmxJAmEw

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu lehendakaria nerabezaroari buruzko kongresu profesionalaren inaugurazioan izan da, Kursaalen ➡ https://t.co/JfH7Jpth4Z

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)