Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria LKS kooperatibaren 25. urtemugan izan da

2016.eko maiatzak 27

Iñigo Urkullu lehendakaria Mondragon taldeko LKS kooperatibaren 25. urtemuga ospatzeko ekitaldian izan da gaur, Donostiako Tabakaleran. Urkulluren ustean, hiru ideia hauek dira taldearen bereizgarri: «ausardia, aurrea hartzea eta eraldaketa».

Urteko batzarraren ondoren egin dute ospakizun sozial eta kulturala, Tabakaleraren atarian, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren barruan, eta 700 bazkide eta langile baino gehiago deitu dituzte, bai eta sortzaileak ere. Azken horiei, bada, omenaldia egin diete. Kooperatibaren historia gogora ekartzeko, bideo bat eman dute: sortzaileen lekukotzak, sorreraren eta garapenaren gakoak eta mugarri nagusiak aipatu dituzte. Lehendakariaz gain, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano, Donostiako alkate Eneko Goia eta Mondragon Korporazioko Kontseilu Nagusiko presidente Javier Sotil ere izan dira ekitaldian.

Urkulluk LKS taldearen jarrera «ausarta» eta «eraldatzailea» nabarmendu du, bai eta erreferenteak, ereduak eta aukera berriak bilatzeko garaian «aurrea hartzeko» duen gaitasuna ere. «Talde profesionalak integratzeko, jarduera ezberdinak gehitzeko eta, batik bat, mugarik gabeko mundu batean lehiatzeko gai izan zarete», adierazi du.

LKS 1991n sortu zen enpresa-proiektu independente gisa, eta Euskadiko Kutxaren Enpresa Atalak 30 urtez baino gehiagoz garatutako zerbitzuetan eta esperientzian du jatorria. LKS markak bi kooperatiba-sozietate biltzen ditu gaur egun, ingeniaritzaren eta zerbitzu profesionalen alorretan dihardutenak. Horiek eta hogei bat partaidetutako eta lotutako sozietatek zerbitzu-eskaintza orokorra eskaintzen dute jarduten duten eremu geografikoetan.  Arrasateko Garaia berrikuntza-poloan dute korporazio-egoitza, eta Madrilen, Bartzelonan, Bilbon, Donostian, Malagan, Iruñean, Astilleron eta Gasteizen dituzte bulegoak. Gainera, nazioartean ere ezarrita daude, zehazki, Txinan, Kolonbian, Costa Rican, Frantzian, Indian, Perun, Uruguain eta, orain dela gutxi, Mexikon.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ThinkupLKS
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @ezarraga1: El lehendakari conmemora el 25 aniversario de la cooperativa LKS https://t.co/05Xh41Msww

  • @ezarraga1
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari conmemora el 25 aniversario de la cooperativa LKS https://t.co/05Xh41Msww

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)