Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eskolarteko Kirol Jokoek 2.500 kirolari gazte elkartuko dituzte bi asteburuz Bilbon

2016.eko maiatzak 26
  • Maiatzaren 28 eta 29an eta ekainaren 4 eta 5ean jokatuko dira Bilboko kirol instalazioetan
  • Kirolari gazteek nahiz haien familiek eskura izango dute informazio guztia, mugikorretan, Jokoeskolarrak app-ari esker

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak Bilbon jokatuko dira aurten, 35. edizioan. Ondorengo bi asteburuetan zehar, ikasturte honetan lurralde bakoitzean infantil mailan irabazle izan diren kirolari eta taldeak lehiatuko dira Bizkaiko hiriburuan.

Maiatzaren 28 eta 29an, eta ekainaren 4 eta 5ean, bi asteburuz, Bilboko kirol instalazioak kirolari gaztez beteko dira. Egun horietan, DBH-ko lehen eta bigarren mailetako eskola umeak elkartuko dira (12-14 urte bitartekoak), Euskadiko Txapeldunak erabakitzeko. Urtean zehar euren lurraldeetan eskola kirolaren baitan jokatutako txapelketen irabazleak dira guztiak.

Orotara ia 2.500 neska-mutil lehiatuko dira (1.000 neska eta 1.500 mutil inguru), lurralde bakoitzeko infantil mailako kirolari eta talde irabazleak, 20 kirol modalitate desberdinetan.

Eskolarteko Kirol Jokoen helburua da, gazteen artean bizi ohitura osasuntsuak sustatzea kirol praktikaren bidez.

20 kirol modalitate: Aerobic, xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbola, gimnasia erritmikoa, herri kirolak, judoa, karatea, euskal pilota, tenisa, mahai tenisa, boleibola, hondartza boleibola, padela eta igeriketa.

 

Kirol guneak*:

Kirol gunea

Helbidea

Zorroza Kirol Gunea

Hermógenes Rojo Kalea, 1, 48013 Bilbao

Errekalde Udal Kiroldegia

Carretera Rekalde Larraskitu 53, 48002 Bilbao

Artxanda Udal Kiroldegia

Carretera Artxanda Santo Domingo 17, 48014 Bilbao

Deusto Udal Kiroldegia

Jon Arrospide 1, 48014 Bilbao

San Ignazio Udal Kiroldegia

Arturo Campión 8, 48014 Bilbao

La PeñaUdal Kiroldegia

Lekanda 2, 48003 Bilbao

Txurdinaga Udal Kiroldegia

Calle Circo Amateur del Club Deportivo 2, 48003 Bilbao

Bizkaia Frontoia

Martín Barúa Picaza Kalea, 27, 48003 Bilbo

Basauriko Frontoia

Artunduaga Etxadia 48970 BASAURI

Betoño

C/ Betoño-Entidad 1A 01013 Vitoria-Gasteiz

Lezama

Garaioltza 147, 48196 - Lezama (Bizkaia)

Zubieta

Paseo del Hipodromo s/n  Lasarte (Gipuzkoa) 20160

 

Jokoeskolarrak app-a: Eskolarteko Kirol Jokoak patrikan

Kirolari gazteek nahiz hauen familiek Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetarako beren-beregi diseinatutako app-a dute iaztik: Jokoeskolarrak app-a. Txapelketaren inguruko informazio guztia smartphonetik kontsultatu ahal izango dute, modu azkar eta erosoan.Eskuragarri eta erabiltzen hasteko prest dago aplikazioa Android nahiz iOS sistema eragileak dituzten gailuentzat. Non eskuratu? Play Store-n Androidentzat, App Store-n iOSentzat, bai eta Eskolarteko Kirol Jokoen atarian ere:  

www.euskadi.eus/jokoeskolarrak (mugikorrentzako aplikazioak atalean)

Aurtengo Eskolarteko Kirol Jokoetan parte hartuko duten ikasle guztiek, eta euren senideek, honako aukera hauek izango dituzte, aplikazioari esker:

  • Emaitzak unean bertan: emaitzak denbora errealean kontsultatu ahal izango dituzte erabiltzaile eta parte hartzaileek, baita abisua jaso ere, intereseko kirol modalitatean emaitzak argitaratu bezain laster.
  • Diploma deskargatu: kirolari bakoitzak  parte hartu duen modalitateko diploma deskarga dezake, bere izen abizenekin.
  • Programa kontsultatu: kirol modalitate bakoitzaren ordutegi eta lekuak kontsultatzea.
  • Argazki galeria: argazki galerian kirol modalitate bakoitzeko albumak ikusteko eta deskargatzeko aukera, probak amaitu eta denbora gutxian.

*Atxikitako PDF dokumentuetan bi asteburuetako egitarau osoa eta zehatza kontsulta daiteke, kirol gune bakoitzak hartuko dituen modalitateekin.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LuisSaratxaga
    2016.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    Los Juegos Deportivos Escolares congregarán a 2.500 jóvenes deportistas en Bilbao durante dos fines de semana https://t.co/4zenPwwWwQ

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)