Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Durangon ospatuko den ibilaldia dela eta zerbitzu bereziak eskainiko ditu

2016.eko maiatzak 26

Euskotrenek igandean, maiatzaren 29an,  Durangon ospatuko den Ibilaldia dela eta, Bilbo-Durango-Eibar eta Bermeo-Durango ibilbidetako trenen zerbitzua indartuko du.

Joan-etorriak errazteko helburuarekin, Euskotrenek egun osoan zehar trenen zerbitzu berezia burutuko du eta horrek Bilbo-Durango eta Amorebieta – Bermeo tartean igandeetako ohiko ordutegia ordezkatuko du. Bermeotik Durangora garraio aldaketa gabeko trenak eskainiko dira, baina Bermeotik Bilbora doazen bidaiariek Amorebietan trenez aldatu beharko dute.

Aldaketa bi hauekin ondorengo maiztasunak eskainiko dira:

Bilbo-Durango: 15 minutu

Bermeo – Durango (tren aldaketa gabe): 30 minutu

Eibar – Durango: 30 minutu

 

Bermeo – Durango - Bermeo

Bermeotik Durangora zerbitzu berezia ezarriko da eta ez da trena aldatzeko beharrizanik egongo, 30 minuturik behin 8:48tik 20:48ra arte.

Durangotik Bermeora irteerak ere 30 minuturik behin egongo dira, 9:34tik 21:04ra.

 

Bilbo-Durango-Bilbo

Bilbotik Durangora 15 minutuko maiztasuna ezartzen da 8:27tik 20:57ra. Horrez gain irteerak ere egongo dira 7:00etan, 8:00etan, 22:00etan eta 22:35ean.

Durangotik Bilbora maiztasuna ere 15 minutukoa izango da 9:14tik 21:44ra. Horrez gain irteerak ere egongo dira 7:11n, 7:41ean , 8:11n, 22:12an eta 22:42an.

 

Eibar-Durango-Eibar

Eibartik Durangora trenak 30 minuturik behin egongo dira 8:11tik 22:11ra.

Durangotik Eibarrera ere 30 minuturik behin 7:39tik 21:39ra.

 

Bermeo – Atxuri – Bermeo

Bermeo-Atxuri-Bermeo tartean garraiatzen duen pertsonek Amorebietan trenez aldatu beharko dute.

 

Bermeotik Atxurira zerbitzua 30 minuturik behin izango da 8:48tik 20:48ra. Amorebietan minutu batzuk izango dituzte trenez aldatzeko.

7:45ean eta 21:45ean beste bi irteera egongo dira. Zerbitzu hauetan ez da trenez aldatu behar.

 

Atxuritik Bermeora ere 30 minuturik behin egongo da maiztasuna, 8:42tik 20:42ra. Amorebietan minutu batzuk izango dituzte trenez aldatzeko.

21:30ean tren bat irtengo da Bermeora eta 22:30an eta 23:00etan beste bi Gernikara. Azkeneko hiru zerbitzu hauetan ez da tren aldaketa egin behar.

Sarrera errazteko helburuarekin, Euskotreneko edozein puntutik bidaia  BARIK, BAT edo MUGI txartelen bidez ordaindu ahal izango da

Euskotrenek Ibilaldirako joan-etorriko titulu berezia sortu du ere. Titulu hori geltokietako eta geralekuetako salmenta makinetan erosi ahal izango da.

 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko