Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak berretsi du onuragarria litzatekeela Hegoafrikako merkatuan murgildu eta EAEko enpresei negozio-bideak irekitzea

2016.eko maiatzak 26
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Gaur goizean, Arantxa Tapia sailburuak Gestamp GRI RI enpresak Lurmutur Hirian duen lantokia bisitatu du.
  • Euskadiko energia berriztagarrien sektoreko enpresak eskuz esku aritu dira lanean Hegoafrikako energia-kudeaketaz arduratzen diren erakunde nagusiekin.

Bost eguneko agenda betearen ondoren, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak, Tapia sailburua buru dela, Gestamp GRI Renewable Industries enpresak energia eolikoaren sektorerako dorreak eta bridak egiteko Hegoafrikan duen lantokia bisitatu du.

Bisitaldian, sailburuak misioaren balorazioa egin du, erakundeen nahiz enpresen ikuspegiak kontuan hartuta. *

Tapiak adierazi duenez, «bertatik bertara ezagutu ditugu Hegoafrikako merkatuak EAEko enpresei eskaintzen dizkien aukerak eta egiaztatu dugu bertako erakundeek, dagoeneko Euskadiri buruzko ezagutza bazutenek, nagusiki gure kooperatiben eta enpresa-prestakuntzarako ereduaren gainean, orain gehiago hartuko gaituztela kontuan».

«Aukera handiak daude, baina gure ezarpen-maila txikia da; lan asko dugu egiteko. Lehen urratsa eman dugu eta, aurrerantzean, oso gertutik jarraituko ditugu enpresek beraiek emango dituztenak».

GRI Renewable Industries, EAEko ekoizleak Hegoafrikan

GRI RI industria-sektore eolikoan diharduen enpresa sendoa da; 12 lantoki ditu 7 herrialdetan (Brasil, Espainia, Estatu Batuak, Hegoafrika, India, Txina eta Turkia).

2014 inauguratu zuen GRIk gaur goizean Eusko Jaurlaritzak bisitatu duen lantokia, Javier Imaz zuzendari exekutiboa bertan zela.

Konpainia liderra da haize-turbinen fabrikazioan, eta ekoizpen-prozesu osoaz arduratzen da. Dorreak fabrikatzeaz gain, bezeroaren araberako ekipamenduarekin hornitzen ditu, hornidura globala eta eraginkorra eskaini ahal izateko.

Misioaren balantzea

Merkatu berria denez, Euskadik misio honetan aukera gehiago eskaintzen dituen merkatuko sektorean jarri du arreta; energian, zehazki, energia berriztagarrietan, baina baita petrolioaren eta gasaren sektorean ere.

Eusko Jaurlaritzako eta enpresetako ordezkariak sektore eragile nagusiekin bildu dira, tartean Ekonomiaren Garapenerako eta Merkataritza eta Energiako ministerioekin eta jarduera zein lizitazio nagusien gaineko eskumena duten IPP Unit, ESKOM edo SASOL erakundeekin.

Energiaren arloan aukerak egotea herrialdeko energia-horniduraren arazoen ondorio da; sare-azpiegiturak hobetu behar dituzte eta karbono asko erabiltzen duen egungo energia-eredutik ingurumen-eraginkortasun handiagoko eredura egin nahi dute jauzi.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus berretsi du onuragarria litzatekeela Hegoafrikako merkatuan murgildu eta enpresei negozio-bideak irekitzea➡https://t.co/zrSCakRlfp

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    El @GOB_EUS confirma la conveniencia de profundizar en el mercado sudafricano y abrir vías de negocio para empresas➡ https://t.co/g9EVvdVqGk

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)