Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Unibertsitateak ehuGune workshoparen bitartez gauzatuko du Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenarentzako ekarpena

2016.eko ekainak 01
  • Bilbao Bizkaia Aretoan, 2016ko ekainaren 8an, 16:00etatik 19:30era

 

 

Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Paisaien eta Ondarearen Unesco katedrak ehuGune izeneko workshopa antolatu du ekainaren 8rako, Unibertsitateak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko partaidetza-prozesuan egingo duen ekarpena –oharrak, analisiak eta proposamenak– osatzekoa.

 

Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuorde Izaskun Iriarteren esanetan, «Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko partaidetza-prozesuaren barnean, EHUri ekarpen kritikoa egitea eskatu genion, eta, horretarako, EHU eta gizarte zibila biltzen dituen ehuGune foroan workshop bat antolatzea erabaki zuen».

 

Unesco katedrarekin elkarlanean egingo dute ehuGune workshopa. Eusko Jaurlaritzak berrikuspen-prozesua aurkeztuko du, eta gidalerroen ardatz nagusiak, eta EHUk, berriz, lau iruzkin kritiko, hainbat diziplinen ikuspegiaren arabera. Jaurlaritzak ekarpen horiei erantzun ondoren, eztabaidari emango zaio bide.

 

Esteka honetan daude eskura berrikuspen-prozesuaren dokumentu nagusiak:   http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena

 

EGITARAUA

16:00 - 16:15 Eusko Jaurlaritzak DOT-en errebisio prozesuaren aurkezpena egingo du eta oinarrizko dokumentua aurkeztuko du

16:15 – 17:00 ekarpen kritikoa  

•Mari Jose Ainz irak. (Geografia – UNESCO Katedra)  • Ander de la Fuente irak. (Arkitektura – UNESCO Katedra)

• Eguzki Urteaga irak. (UPV/EHU, Sociologia)  • Iñigo Lazkano irak. (UPV/EHU, Hirigintza zuzenbidea) 

17:00 - 17:10 Eusko Jaurlaritzaren erantzuna:

17:30 - 18:30 Partaideen ekarpen motzak

18:30 - 18:40 Eusko Jaurlaritzaren erantzuna:

18:45 - 19:25 Eztabaida librea:

19:25 -19:30 Itxiera eta landuko den txostenaren berri ematea

Esteka honetan eskuragarri daude berrikuspen prozesuko dokumentu nagusiak:

www.euskadi.eus/lag-berrikuspena

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • María José Ainz, Ander de la Fuente, Eguzki Urteaga, Iñigo Lazkano