Berriak Osasuna
Eu

ESIaren proiektu batek Profesor Barea sarien 14. edizioa irabazi du

2016.eko maiatzak 25

Pazientea ospitale-logistikaren ardatzean

Ezkerraldea Enkarterri Gurutzetako ESIko Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzak gauzatutako proiektuak sistema bat jarri du abian Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko bihotzeko eta toraxeko kirurgiako ebakuntza-geletan. Sistema horrek aukera ematen du pazienteari irrati-maiztasun bidez materialak automatikoki esleitzeko, eta nabarmen hobetzen du pazientearen segurtasun klinikoa. Pazienteak kirurgia-aldean kontsumitutako baliabideei buruzko informazio erlatiboa hobetzen du, halaber.

«Pazientea ospitale-logistikaren ardatzean» izeneko lanak irabazi du Profesor Barea sarien 14. edizioa, «Berrikuntza, Garapena eta Teknologia Berriak» atalean.  Profesor Barea sariek prestigio handia dute osasun-kudeaketaren esparruan. Sarietara 32 proiektu aurkeztu ziren, eta haietatik bederatzi finalista izendatu zituzten. Sariok atzo eman zituzten Madrilen.

Logistika arloko berrikuntzari buruzkoa da proiektua, eta industriarekin egindako lankidetza-akordio baten barruan dago. Pazienteek dituzten materialak aurkitzeko eta identifikatzeko sistema bat baliozkotzea eta ezartzea da helburua, merkaturatu baino lehen. Signo Fundazioak sustatzen ditu sariok, eta argitaratu ez diren, amaituta dauden edo garapen-fase aurreratuan dauden proiektuei daude zuzenduta, hain zuzen ere, osasun-kostuen kudeaketa eta ebaluazioa nabarmen hobetzea ekarriko dutenei.

Osakidetza, era berean, «Osasun-arreta integraturako eredua garatzea, beharrizan konplexuak dituzten paziente kronikoentzat» izeneko proiektuarengatik ere saritu dute. Tolosaldeko erakunde sanitario integratuak prestatu du proiektua, Kronikgune-Kronikotasuna Ikertzeko Zentroarekin batera. Era berean, Osakidetza finalista izan da «Pazienteak tratatzera aplikatutako inteligentzia artifiziala, haien bizi-kalitatea hobetzeko» proiektuarekin. Azken hori Arabako Osasun Mentaleko Sarearen Osasun Kudeaketako Unitateak egina da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    Ezkerraldea Enkarterri Gurutzetako ESIaren proiektu batek Profesor Barea sarien 14. edizioa irabazi du ➡ https://t.co/Q8tnmWzc2v

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    Un proyecto de la OSI Ezkerraldea Enkarterri Cruces ganador de la 14 edición 2016 de los Premios Profesor Barea ➡ https://t.co/wpEalweqkw