Berriak Herrizaingoa
Eu

"Genero-indarkeriaren hain bistakoak ez diren moduak" Jardunaldiak

2010.eko irailak 29

Pertsona gorrentzat eta/edo entzumen minusbaliotasunak dauzkatenentzat erabilgarria, Zeinuen Hizkuntzako interprete baten bidez

GENERO-INDARKERIAREN HAIN BISTAKOAK EZ DIREN MODUAK

Emakumeen kontrako indarkeria gizarte patriarkalen egiturazko ezaugarria da, hierarkia ezartzetik eta gizon-emakumeen arteko menderatze-mendetasun harremanetatik datorrena. Ondorioz, emakumeak menderatuta eta kontrolatuta edukitzeko tresna bilakatzen da.

"Genero-indarkeriaren hain bistakoak ez diren moduak" Jardunaldiak gaur jarraitzen dute. Carmen Sarmiento eta Victoria Sendón idazleek eta Isabel Martinezek, Berdintasun Ministerioko Berdintasun Politiketarako idazkari nagusiak, eman dituzte hitzaldiak. Bi mahai-inguru ere egingo dira; emakume askok pairatzen duten errealitate "ikusezina" (sexu-organoen ebaketak, behatutako ezkontzak, emakumezkoen salerosketa, e.a.) eta maiz "ikusezinak" izan ohi diren genero-indarkeriak, emakumezko etorkinek eta ezgaitasunen bat dutenek jasaten duten indarkeria psikologikoa izango dira landuko dituzten gaiak.

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak, Mariola Serranok, eta Miguel Lorentek, Genero-indarkeriaren Gobernuko delegatuak, emango diete amaiera jardunaldiei.

2010/09/29

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak eman die hasiera "Genero-indarkerian hain bistakoak ez diren moduak" jardunaldiei.

Sailburuak genero-indarkeriaren biktimei buruzko datuak eman ditu. Euskadin aurten lau emakume hil dituzte dagoeneko. Abuztuaren 31ra arteko datuen arabera, genero-indarkeria kasuak 2.780 izan dira eta horietako 1.934 salatu dira. Sailburuak gailendu du indarkeria horren biktima gehienak 18 eta 40 urte bitarteko pertsonak direla eta erasotzaileen % 33 31 eta 40 urte bitarteko pertsonak direla. Hori dela eta, biktimen nahiz erasotzaileen gaztetasuna "bereziki" kezkagarria da Eusko Jaurlaritzarentzat. Horren harira, "gure gizartean genero-indarkeria desagerrarazteko hezkuntzaren garrantzia azpimarratzen jarraitu behar dugu", adierazi du Rodolfo Aresek.

Sailburuaren ustetan, datu horiek "Euskadin arazo honek daukan garrantzia islatzen dute" eta "emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko neurriak onartzeko lan egiten jarraitzea beharrezkoa" dela ere adierazten dute.

Rodolfo Aresen hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren "lehentasuna" da genero-indarkeriaren biktimei arreta eskaintzea eta indarkeria matxistaren kontra borrokatzea. "Gizarte arazo larri honen inguruan aurrerapen garrantzitsuak lortu dira, baina oraindik asko dago egiteke, izan ere, indarkeria matxista jasaten duen emakume bakar bat dagoen bitartean ez dugu lana bukatutzat joko", azpimarratu du Herrizaingo sailburuak.

 

4 iruzkin
  • 2010.eko azaroak 17

    Retransmisión en directo de las Jornadas "Las formas menos visibles de la violencia de género" con interpréte de Lengua de Signos.
    La interprete brilla por su ausencia

  • 2010.eko irailak 30

    Pues otra vez me equivoqué, la ponencia de Lidia no está completa ¿Podrían decirme donde puedo verla o escucharla completa?

  • 2010.eko irailak 30

    Soy la del comentario anterior, disculpen, me equivoqué, la ponencia de Lidia sí esta completa, lo que pasa es que está dividida.

    Gracias.

  • 2010.eko irailak 29

    La ponencia de Lidia Falcón está incompleta :(
    Podrían subirla completa por favor.

    Gracias.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko Zuzendaria, Mariola Serrano