Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak EAEko kirolari paralinpikoak «eredu» direla adierazi du

2016.eko maiatzak 26

Urkullu kirol egokitua bistaratzeko asmoz Donostiako Tabakaleran egin den Gau Paralinpikoan izan da.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte lagun, kirol egokitua bistaratzeko eta EAEko kirolari paralinpikoei gizarte-babesa adierazteko asmoz Donostiako Tabakaleran egin den Gau Paralinpikoan egon da. Lehendakariak gogora ekarri du omenaldia jasotako kolektiboa «eredugarria» dela kirola egiten hasi nahi duten milaka lagunentzat, eta «gizarte inklusiboago eta justuagoa» bultzatzeko konpromisoa adierazi du.

Kirol Egokituaren Federazioak, GaituZSport proiektuaren barnean, antolatu du jardunaldi hori; izan ere, hilabete gutxi barru izango dira Rioko Joko Paralinpikoak, eta hitzordu horretan parte hartuko duten kirolariak bistaratu eta gizartearen aurrean aurkeztu nahi izan ditu.

Lehendakariak hitzordu hori baliatu du joko olinpikoetan lehiatuko den basque team-eri babesa adierazteko eta kirolari guztiei «egindako ahalegina» eskertzeko. Halaber, kirolari paralinpikoak kirola egiten hasi nahi duten milaka lagunen «eredu» direla nabarmendu du. «Gure egiten ditugu zuen helburuak; gizarte inklusiboa bultzatuko dugu, justua, pertsona guztiek baldintza eta aukera berdinak izango dituztena», gehitu du.

Tabakaleran egin den jardunaldia Kirol Egokituaren Federazioak eta Eusko Jaurlaritzako sail batzuek elkarlanean osatutako 2015-2020 aldirako Kirol Egokituari buruzko EAEko planaren barnean dago. Plan horren arabera, beharrezkoa da desgaitasunen bat duten pertsonei hurbiltzea, kirol-jarduerak eta ariketa fisikoa sustatu eta kolektibo horren sedentarismoa murrizteko eta desgaitasunaren gaineko sentsibilizazioa areagotzeko gizartean.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Fvda_Keef
    2016.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @GipKirolEgokitu: #gauparalinpikoa atzo Donostiako Tabakalera, #euskalparalinpikoak omentzeko! #Nocheparalimpica ayer en Donostia... htt…

  • @GipKirolEgokitu
    2016.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    #gauparalinpikoa atzo Donostiako Tabakalera, #euskalparalinpikoak omentzeko! #Nocheparalimpica ayer en Donostia... https://t.co/vtzBtt2ONb

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    [KIROL EGOKITUA] Lehendakariak EAEko kirolari paralinpikoak «eredu» direla adierazi du ➡ https://t.co/pJLsOqb46K

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    [DEPORTE ADAPTADO] El lehendakari reconoce el "ejemplo" de los deportistas paralímpicos vascos ➡ https://t.co/gr7iEuU8S8

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)