Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak osatu du eraikinen azterketa teknikoaren udal-kudeaketa laguntzeko prozesua

2016.eko maiatzak 25

Eusko Jaurlaritzak hil honetan osatu du eraikinen azterketa teknikoaren udal-kudeaketa laguntzeko prozesua. Hala, online plataforma bat jarri du martxan (REMITE), udalean udaleko ezaugarrietara eta higiezinen parkeko datuetara egokituta. Bitarteko hori baliatzeko, eta eraikinen azterketa teknikoaren erregistro bakarra egiteko (www.euskoregite.euskadi.eus), sarbide-kode pribatu bat dagokio udal bakoitzari.

Hil honetan jakinarazi zaizkie kodeak udalei. Hala, orotara, EAEko 251 udal dagoeneko gaituta daude eraikinen azterketa teknikoari loturiko alderdi guztiak kudeatzeko: txostenak aurkeztea, zuzenketa-ziurtagiriak kudeatzea eta higiezinen parkearen egoera kontrolatzea.

Legediaren arabera, udalei dagokie eraikinen azterketa teknikoaren kudeaketa, hirigintza-eskumenaren jabe diren aldetik. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak prozesu hori erraztearen alde egin du apustu, REMITE kudeaketa-bitarteko telematikoa eta Euskoregite erregistro bakarra abian jarrita.

Bestalde, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eraikinen azterketa teknikoak jasotzeko eta kudeatzeko ardura duten udal-teknikariei zuzendutako prestakuntza-prozesua gauzatu du; higiezinen parkeari buruzko informazioa eskaini die, eta laguntza, 2018ko ekainaren 27ra arteko epea duen nahitaezko ikuskaritzak aurkezteko lehen fasean.

Gogora ekarri behar da jabekideak behartuta daudela eraikinen azterketa teknikoa dagokien udaletxean aurkeztera, baldin eta eraikinak 50 urte baino gehiago baditu. Legeak zehazten duenez, 2017ko ekainean 50 urtetik gora dituzten eraikinek 2018ko ekainera arteko epea dute azterketa-txostena dagokien udalean aurkezteko, baldin eta epea mugatzaileagoa ez bada, Bilbon eta Bermeon kasu.

Eraikinen azterketa teknikoaren txostena aurkeztu beharko da, halaber, birgaitzeko lanetarako laguntzak jaso nahi izanez gero, higiezinaren eraikuntza-data edozein dela ere. Gainera, etxebizitzen energia-eraginkortasunaren ziurtagiria –salerosketetan beharrezkoa dena– eta irisgarritasunari buruzko informazioa eskuratzea barne hartzen du.

 

Eraikinen azterketa teknikoari buruzko informazioa

Eraikinen azterketa teknikoa prebentzio-mekanismo bat da, jabeei eta administrazioei aukera emango diena, irizpen-txosten horren bidez, eraikinaren kontserbazio- eta irisgarritasun-baldintzen eta eraginkortasun energetikoaren ebaluazioan beharrezkoa den informazioa eskuratzeko.

Eraikinen bizitza erabilgarria bultzatzea du xedetzat eraikinen azterketa teknikoak, baita bizitegi-eraikuntzen prebentzio-, segurtasun-, eraginkortasun- eta erosotasun-balioak sustatzea eta herritarrak eraikina kontserbazio-egoera onean edukitzearen garrantziaz kontzientziatzea ere. Horrenbestez, eraikinen azterketa teknikoaren eginkizuna xede ikuskatzailetik harago doa, azterketa medikoen antzeko helburua baitu: eraikinen osasun-egoera ezagutzea, eta prebenitzea arazo bat larriegi bihurtu aurretik.

Eraikinen azterketa teknikoari buruzko informazio guztia, eraikinen antzinatasuna barne, eskura dago gune honetan: www.euskoregite.euskadi.eus

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arquitecnic_net
    2016.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco culmina el proceso de apoyo a la gestión municipal de la Inspección técnica de edificios (ITE) https://t.co/OEp4ibolPZ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)