Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Atzotik “Meet Basque Country”-n bildutako 55 bidaia-agentzi handizkariek hasiera eman diete goizean Euskadiko turismo baliabide ezberdin ezagutzeko bisitaldiei

2016.eko maiatzak 25
  • Gastronomia, city breaks, natura, kostaldea eta MICE gaien arabera banatuta, Basquetour-Eusko Jaurlaritzak antolatutako sustapen eta merkaturatze orain arteko izandako ekitaldirik garrantzitsuenean parte hartzen diharduten 21 naziotako profesionalak Euskadi guztian zehar abiatuko dira.
  • Atzo Donostian ospatutako ongi-etorriaren ondoren, gaur arratsaldean topaketa Gasteizera joan da, bertan “Meet Basque Festival” deritzona ospatzen baita, euskal kulturaren inguruan.
  • Basquetourreko zuzendariak eta Gasteizko alkateak agurtuko dituzte bidaia-agentzi handizkariak Escoriaza Esquivel Jauregian.

“Meet Basque Country”-n parte hartzeko Euskadin dauden munduko 21 nazio, Alemania, Argentina, Australia, Austria, Belgika, Kanada, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Mexiko, Norwegia, Polonia, Hego Korea, Espainia, Suedia, Tailandia, Herbehereak, Turkia, Erresuma Batua eta EE.BB-etako bidaia-agentzi handizkariak gaur goizetik gure jomuga eta bere turismo eskaintza ezagutzeko helburuarekin bisitan daude.

Horretarako, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak programa zabal eta zehatz bat prestatu du bidaia-agentzia handizkarien interesekiko egokia dena, Euskadin zeharko bisita tematikoekin, gaur eta bihar. MICE, hiri-irteerak, gastronomia, kostaldea eta natura.

Bisita hauez gain, atzotik eta ostiralera arte, hilaren 27ra arte, 3 topaketa nagusi ospatuko dira bidaia-agente guztiekin. Lehenengoa atzo izan zen Donostiako Aquariumean, Eneko Goia Donostiako alkatearekin eta Arantza Madariaga, Basquetourreko zuzendariarekin, besteak beste. Ongi-etorriko ekitaldia izan zen. Gaur arratsaldean, Escoriaza Esquivel Jauregian bigarrena izango da, “Meet Basque Festival” deritzona, non partaideek euskal kultura eta kirolen ezaugarriak ezagutuko dituzten. Ongi-etorria Basquetourreko zuzendariak, Arantza Madarigak eta Gasteizko alkateak Gorka Urtaranek emango diete. Bertan izango dira, baita, Felipe García Arabako Foru Aldunduko Turismo zuzendaria eta Mercedes Rodríguez, Bilbao Turismoko zuzendaria ere, besteak beste.

Eta ostiralean,  “Meet Work Shop”-a izango da Bilboko Iberdrola Dorrean. Bertan nazioarteko profesionalek eta euskal turismo enpresek B2B bilera komertzialak izango dituzte.

Gaurko ekitaldia 20,00etan hasiko da txalapartaren musikarekin eta herri-kirolen eta euskal dantzen erakustaldi batekin Jauregiaren kanpoaldean, eta barnealdean, hiru txoko ezberdinetan euskal gastronomia eta artisautza erakusketak egingo dira:

•   «Gure eskuak eta irina» (Hands and flavour) taloaren eta euskal pastelaren txokoa izango da. Elena Zudaire, 220ª enpresakoak taloa nola egiten den erakutsiko diete eta, bitartean, cocktail gazi bat eta euskal pastela eskainiko zaizkie.

•          «Gure eskuak eta gazta» (Hands and cheese) gaztaren txokoa izango da eta Maider Undak (goren mailako kirolari eta Idiazabal gaztagileak) azalduko die produktu hau nola egiten den; bitartean, gazta dastatu ahal izango dute partaideek.

•          «Gure eskuak eta buztina» (Hands and clay) zeramikaren txokoa izango da eta Euskal Buztingintzako Museoko Blanca Gómez de Segurak artisautza-piezak nola egiten dituen ikusi ahal izango dute partaideek. Bien bitartean, zeramikazko ontzietan porrusalda-krema bat jango dute.

Ekitaldi honetan, era laburrean, euskal kultura, euskara, tradizioak, herri-kirolak (baserriko jardueren isla direnak), euskal mitologia zein folklorea azalduko dira eta bidaia-agentzia handizkariek Euskadiko hainbat tokitara egindako bisitetan izandako esperientzia kulturalari keinuak egingo zaizkio.

Ekitaldiari amaiera emateko “Herri Kirolak” izeneko bideoa emango da, iazko “Meet Basque Style”  egun honetarako, euskal herri-kirol ezagunenetako irudikein espreski egina. Eta baita, mitologiako bideoa ere, Euskadi bere kontu eta leienden bidez ezagutzera emateko egina.

«Meet Basque Country» ostiralean amaituko bada ere, etorritako agente atzerritar ia denek egonaldia luzatuko dute, Euskadin izango direlako asteburuan, interes turistikoko hainbat toki ezagutzen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia, Donostiako alkatea