Berriak Osasuna
Eu

Europako mailarik gorenean kokatu da Euskadi, pazientearen onerako diren segurtasun neurriei dagokienez

2016.eko maiatzak 25

Pazientearen segurtasunaren inguruko Dekretu berria argitara eman da gaur EHHAan

Segurtasun planak eta gertakariak jakinarazteko sistemak ezarri eta  segurtasun batzordeak eratzera derrigortzen ditu euskal osasun zentroak bihar indarrean jarriko den Dekretu berriak

Dagoeneko, Osakidetzak baditu segurtasun planak bere erakunde guztietan

Gaur eman da argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskadiko zentro publiko eta pribatuetan osasun arreta jasotzen duten pazienteen segurtasun neurrien inguruko Dekretu berria. Beronen bidez, arreta sanitarioa eskeintzerakoan segurtasun mailarik gorena bermatzen da Euskadin diren osasun zentro guzti-guztietan.

Esan bezala bihar bertan indarrean izango den Dekretu berriak euskal erakunde sanitarioetan arreta jasotzen duten pertsonen segurtasuna bermatzeko eremua finkatzen du, Euskadi Europako mailariko gorenean kokatuz, pazientearen onerako diren segurtasun neurrei dagokienez. 

Osasuneko sailburu Jon Darpónen esanetan, dekretu berria baliagarria izango da pazientearen segurtasuna hobetzeko, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren lehentasunetako bat denez. «Gure ustean, segurtasuna funtsezkoa da, arreta-prozesua eraginkorra izango bada; hala, gaur egun, osasun-arretaz ari garela, “segurtasun klinikoa kalitatea da” esan behar dugu», adierazi du.

Horrenbestez, araudi berri horrek osasun-zentroetan eskainitako arretan pazientearen segurtasunerako planak ezartzea agintzen du, eta gorabeherak jakinarazteko sistemak. Tresna horiek aukera emango dute pazienteen segurtasuna hobetzeko Euskadiko erakunde sanitarioetan.

Hala bada, Euskadiko osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimendu pribatu eta publiko bakoitzak pazientearen segurtasunerako plan bat izan beharko du, eta plan hori ezagutu beharko dute erakunde horietako bakoitzean lan egiten duten langile guztiek.

Osasun-arretako segurtasun-planak dekretuak agindutako edukiak jasoko ditu. Elementu hauek izango ditu, besteak beste: segurtasun-arloko ekintzen urteko programa, atentzio sanitarioko arlo guztietara iristen diren segurtasun-protokoloak, komunikazio- eta prestakuntza-planak eta ebaluazio-sistemak.

Segurtasuneko gorabeherak jakinarazteko sistema berriari dagokionez, dekretua Osakidetzako zerbitzu-erakunde guztietan martxan jartzea agintzen du, baita barneratze-araubidea duten zentro pribatuetan ere, horietan kirurgia handi anbulatorioa egiten denean.

Sistema hori martxan jarrita, aukera egongo da jakinarazpenetan bildutako informazioaren analisia egiteak eragindako ikaskuntza eta etengabeko ikaskuntza sustatzeko, eta, horrela, antzeko ezaugarriak dituzten segurtasun-gertaerei aurrea hartu ahal izateko. Azken batean, segurtasuneko gorabeherak jakinarazteko sistema berriaren xedea osasun-laguntzaren alorreko segurtasuna hobetzea da, jasotako gertaeretatik lortutako informazioa aztertu ondoren. Horrenbestez, zentroko profesionalek nahiz erabiltzaileek sistema hori erabili ahal izango dute arretako segurtasunari buruzko kalte gabeko gorabeherak jakinarazteko. Jakinarazitako informazioa konfidentziala izango da eta analisirako eta ikaskuntzarako baizik ezingo da erabili. Jakinarazpenak modu anonimoan egin ahal izango dira, eta jakinarazitako gorabeherarekin zerikusia izan dezaketen pertsonen datuak ez dira adieraziko.

Era berean, pazientearen segurtasun-batzordea martxan jartzea eta segurtasuneko eredu figura sortzea agintzen du araudia berriak.Osasun-zentroek, beraz, segurtasuneko batzordeak izango dituzte, eta horiek arduratuko dira segurtasunaren kultura bultzatzeko, ezartzeko eta iraunarazteko behar diren lanabesak eta egin beharreko jarduera guztiak garatzeko, funtzionarazteko eta ikuskatzeko.

Segurtasuneko plana onartzeko eta Segurtasuneko gorabeherak jakinarazteko sistema martxan jartzeko epea 18 hilabetekoa izango da osasun-zentro eta -zerbitzu publiko nahiz pribatuentzat, barneratze-araubidea badute eta kirurgia handi anbulatorioa egiten badute, eta 12 hilabetekoa, berriz, gainerakoentzako. Epe hori garapen-agindua indarrean jartzen denean hasiko da. Hori guztia Agindu honetan zehazturik dagoen moduan.

Bestalde, segurtasun-batzordeak 12 hilabeteko epean eratuko dira, Dekretua indarrean jarri eta hurrengo egunean hasita.

Euskadik eskarmentu handia du pazientearen segurtasunaren eta kalitatearen kudeaketan; horren isla, Osasun Sailak hartutako konpromisoa, eta gauzatu duen 2013-2016 aldirako Pazientearen Segurtasunerako Estrategia, aukera ematen duena sarean eta koordinazio-maila handiagoarekin lan egiteko, jardunbide egokiak partekatzeko eta proiektuak garatzeko, betiere Osakidetzako erakunde guztietan segurtasun-maila gorena lortzea xede dela.

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Euskadi se sitúa a la cabeza a nivel europeo en medidas de #seguridad en beneficio del #paciente ➡ https://t.co/R20n4g0PIm

  • @djjacomenorato
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi se sitúa a la cabeza a nivel europeo en medidas de #seguridad en beneficio del #paciente ➡ https://t.co/K5J3Lms

  • @djjacomenorato
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Europako mailarik gorenean kokatu da Euskadi, #paziente-aren onerako diren #segurtasun neurriei dagokienez ➡ https://t.…

  • @DavidCanteroG
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi se sitúa a la cabeza a nivel europeo en medidas de #seguridad en beneficio del #paciente ➡ https://t.co/K5J3Lms

  • @uriz_javier
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi se sitúa a la cabeza a nivel europeo en medidas de #seguridad en beneficio del #paciente ➡ https://t.co/K5J3Lms

  • @izekoestitxu
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi se sitúa a la cabeza a nivel europeo en medidas de #seguridad en beneficio del #paciente ➡ https://t.co/K5J3Lms

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    Euskadi se sitúa a la cabeza a nivel europeo en medidas de #seguridad en beneficio del #paciente ➡ https://t.co/K5J3Lmsk74

  • @ConsejeroD7
    2016.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Europako mailarik gorenean kokatu da Euskadi, #paziente-aren onerako diren #segurtasun neurriei dagokienez ➡ https://t.co/9cYI0

  • @mikel_uriguen
    2016.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Europako mailarik gorenean kokatu da Euskadi, #paziente-aren onerako diren #segurtasun neurriei dagokienez ➡ https://t.co/9cYI0

  • @AzalgorriBilbao

    RT @Irekia: Euskadi se sitúa a la cabeza a nivel europeo en medidas de #seguridad en beneficio del #paciente ➡ https://t.co/DsIdqMiohg

  • @eajpnvparlament

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)