Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak IKT aplikatuaren 2016ko saria jaso du datuak formatu berrerabilgarrietan argitaratzeko OPEN DATA EUSKADI proiektuarengatik

2016.eko maiatzak 26
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Euskadiko telekomunikazio-ingeniaritzako profesionalen elkargo ofizialak ematen duen saria jaso du Eusko Jaurlaritzak, datuak berrerabiltzeko proiektu horren onura soziala dela eta.
  • Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak jaso du saria IKTen sektoreko profesionalak gogoetarako eta dinamizaziorako bildu diren TelekoGaua 2016 ekitaldian.

Eusko Jaurlaritzak IKT aplikatuaren 2016ko saria jaso du Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkartearen eta Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialaren eskutik, OPEN DATA EUSKADI proiektua dela eta. Sari hori jasotzen dute Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiaren esparruan eragin eta oihartzun sozial positiboa duten pertsona publikoek edo pribatuek, enpresa-ekimenek, sorkuntza-proposamenek edota proiektuek. Epaimahaiak Eusko Jaurlaritza saritu du, Eusko Jaurlaritzaren esku dauden datuak berrerabilgarri jartzeko proiektuaren balio eta etekin soziala kontuan hartuta.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandik jaso dute saria gaur gauean, telekomunikazio-ingeniarien elkarteak eta elkargoak batera antolatu duten TelekoGaua 2016 ekitaldian. TelekoGaua 2016 ekitaldiarekin eman diote amaiera IKTen sektoreko profesionalek luze jo duen lan- eta gogoeta-egunari. Besteak beste, telefonia mugikor berriaren –5G deituaren– abantailak eta Green IKTen –hirien ingurumen-jasangarritasuna handitzeko eta energia-kontsumoa murrizteko aplikazioak– bilakaera aztertu dituzte.

OPEN DATA EUSKADI

OPEN DATA EUSKADI Eusko Jaurlaritzak gardentasunaren eta herritarren partaidetzaren arloetan hartutako konpromisoaren fruitu da. Eusko Jaurlaritzaren esku dauden datu publikoak berrerabilgarri jartzea da proiektuaren asmoa; hala, eragileek edo herri-administrazioek horietatik eratorritako zerbitzuak eskaintzea ahalbidetu nahi da.

OPEN DATA EUSKADIren helburuak honako hauek dira:

  • Datu horietatik deribatutako produktuekin edo zerbitzuekin balioa eta aberastasuna sortzea.
  • Herri-administrazioaren gardentasuna hobetzea eta handitzea, datuak argitaratzeak kudeaketa publikoa aztertzeko eta ebaluatzeko aukera ematen baitu.
  • Administrazioen arteko elkarreraginean laguntzea, herri-administrazioko datuekin herritarrentzako zerbitzuak sortzen.
  • Administrazioaren informazioa ordenatzea, edukien dokumentazioa eta sailkapena hobetzeko.
3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco recibe el “Premio TIC aplicada 2016” por su proyecto “OPEN DATA EUSKADI” https://t.co/A946VE6Goj

  • @alfsama
    2016.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco recibe el “Premio TIC aplicada 2016” por su proyecto “OPEN DATA EUSKADI” de publicación de datos e…https://t.co/IsGiCiJxjU

  • @manycomics
    2016.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco recibe el “Premio TIC aplicada 2016” por su proyecto “OPEN DATA EUSKADI” de publicacion de dat... https://t.co/bXMjYnBVx1

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)