Berriak
Eu

Memoria Plaza ekimen ibiltaria Donostiara helduko da

2016.eko maiatzak 25

Erakusketa ikusgai egongo da  Alderdi Ederreko lorategietan, maiatzaren 28tik ekainaren 8ra. 

Eneko Goia Donostiako alkateak eta Aintzane Ezenarrok Gogora Institutuaren zuzendariak, Memoriaren Plaza Donostian izango duen programazioa aurkeztu dute. Herritarrek parte hartzeko proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz.  Erakusketa egongo da  Alderdi Ederreko lorategietan, maiatzaren 28tik ekainaren 8ra. 

Aurkezpenean Eneko Goiak ekimen honek duen balioa azpimarratu du, “gure herriko iraganean izandako biktimen memoria eta justizia sendotzeko bidean”. Alkateak gogoratu du Donostia dela Euskadin ETAren zein beste talde batzuen bortizkeriak eraginda hildako gehien dituen hiria eta, horrexegatik, hiriarentzat horrelako ekimen batek duen esanahia  azaldu du. Hurrengo asteotan donostiarrek erakusketa ikusi eta gogoeta egiteko aukera izango dutela nabarmendu du Goiak, eta horregaitik dei egin die herritarrei “patxadaz, memoria ariketa hau egitera”. 

HELBURUAK

Lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:

-        Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.

-        Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.

-        Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.

-        Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea. 

ERAKUSKETAGUNEA

 Honako gune hauek izango ditu:

-        Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.

-        Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.

-        Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.

-        Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute. 

PROGRAMA

Aintzane Ezenarrok Memoria Plazaren  Donostian programazioa azaldu du: 

Maitzaren 28ean, 12:00etan: erakusketaren irekiera-ekitaldia. 

 Maiatzaren 30ean, 19:30ean: Donostiako memoria hurbila.Alkatearen eta alkate-ohien arteko mahai-ingurua.

 Ekainaren 2an, 18:00etan: “Memoria eraikiz: biktimak eta gizartearen arteko elkarrizketa”. Memoria eta bizikidetzari buruzko talde-dinamikak.

Ekainaren 6an, 19:00etan: Memoria historikoari buruzko hitzaldia. Lourdes Herrasti: “Hobiak hobitik ateraz. Duintasunak berreskuratuz”. Eneko Sanz: “Donostiako guerra zibila eta Fernando Sasiain bere alkate errepublikanoa”. 

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK

Memoriaren Plaza 2015eko ekainean hasitako ekimen bat da. Batetik, herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzean datza; bestetik, memoriari buruzko elkarrizketa bat hastea hainbat eztabaida taldeen artean. Orain arte, erakusketa ibiltari hori Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, eta Eibarren egon da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @baketik
    2016.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    Memoria Plaza ekimen ibiltaria Donostiara helduko da https://t.co/XUHlxhVE2E

    Ekainaren 2ko topaketan izena emateko: https://t.co/SWrmjrRH8U

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia