Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Etxebizitza Sailburuordeak eta Pasaiako alkateak babes ofizialeko 212 etxebizitza eraikitzeko akordioa aurkeztu dute

2010.eko irailak 29

Maripaz Larrumbide Etxebizitza sailburuordeak eta Maider Ziganda alkateak Pasaian babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) eraikitzeko Visesak (Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren sozietatea) eta Pasaiako Udalak hartutako akordioaren berri eman dute.

Babes ofizialeko 144 etxebizitza  eta 68 etxebizitza sozial eraikitzeko akordioaren lehen urratsa aurkeztu dute gaur.

Aurreikusitakoaren arabera, obrak 2011ko bigarren hiruhilekoan abiatu, eta etxebizitzak 2013ko hirugarren hiruhilekoan entregatuko dituzte.

Etxebizitzek trastelekua eta garajea izango dituzte. 144 BOEek 51-80 metro koadroko azalera izango dute, eta alokairuan jartzeko etxebizitza sozialek, berriz, 38-86 metro koadrokoa.

144 BOEen jabetza-erregimena lurrazal-eskubidekoa izango da. Etxebizitza horietatik, 82k hiru gela izango dituzte, eta gainerako 62ek bi gela. Gainera, 6 etxebizitza mugigarritasun murriztua dutenentzat egokituta egongo dira.

VISESAk aurreikusitakoaren arabera, alokairurako eraikiko diren 68 etxebizitzetatik, 11k hiru gela izango dituzte, 35ek bi gela, eta 22k gela bakarra. Sustapen horretan, halaber, mugigarritasun murriztua dutenentzat egokitutako hiru etxebizitza izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Maripaz Larrumbide, Etxebizitza sailburuordea