Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Erkide Kooperatiben Federazioaren batzarraren irekieran izan da

2016.eko maiatzak 25
  • Urkulluk nabarmendu du atzo Gobernu Kontseiluak onartu zuen Kooperatiben Legea, Euskadik «aitzindari izaten jarraituko duelako, eredu parte-hartzaile eta solidarioei dagokienez»
  • Lehendakariak berretsi du gazteentzat abagune ona dela enpresek plantillak gaztetu nahi izatea

Iñigo Urkullu lehendakaria, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toña lagun, Erkide, Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioaren batzar nagusiaren irekieran izan da, Miñano teknologia-parkean. Lehendakariak nabarmendu du atzo Gobernu Kontseiluak onartu zuen Kooperatiben Legea, kooperatiben federazioen ekarpenak jaso dituena, Euskadik «eredu parte-hartzaile eta solidarioetan aitzindari izaten jarraitzea bermatuko duelako, herrialdearen eta etorkizuneko belaunaldien mesederako».

Lehendakariak, halaber, Euskadi «joera positiboan» dagoela azpimarratu du, azken egunetan ezagutu diren adierazleen arabera. Urteko lehen hiruhilekoan, EAEko ekonomia % 3,3 hazi da, aurreikusitakoa baino hiru hamarren gehiago; hau da, 2008tik hona, ez da hiruhileko hoberik izan. Gainera, industria % 4,8 hazi da, eta lanaldi osoko enplegua, berriz, % 1,9. Erkidek ere hazkunde-iragarpenak berretsi ditu, aurten 1.500 lanpostu sortuko direla aurreikusiz.

Urkulluk, halaber, berretsi du gazteentzat abagune ona dela enpresek plantillak gaztetu nahi izatea. «Prestakuntza jasotako gazteak dira gureak, ezin diegu alde egiten utzi, gure lehiakortasuna hobetzeko oinarrietako bat direnez», gaineratu du. Era berean, gazteek kooperatibak buru diren eredu ekonomikoaren bi ardatz estrategikoetan egin dezaketen ekarpena azpimarratu du: merkatu globalera irekitzea eta sormena zein berrikuntza eskaintzea.

Jardunaldiak Santiago Niño Becerra Bartzelonako Ramón Llull Unibertsitateko katedradunaren interbentzioa izan du. Honek gaur egungo egoera ekonomikoaz eta aurreikuspenei buruz aritu da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    .@IUrkullu Lehendakaria Erkide Kooperatiben Federazioaren batzarraren irekieran izan da ➡ https://t.co/SMkgG9HDjQ

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari @iurkullu acude a la apertura de la asamblea de la Federación de Cooperativas Erkide ➡ https://t.co/KZAcxQim4t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)