Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Energiaren sektoreko enpresek energia berriztagarriei buruzko mintegi batean hartu dute parte Johannesburgen

2016.eko maiatzak 24

Euskadiko erakundeak eta enpresak, Hegoafrikan egiten ari diren bisitan, energia berriztagarrien gaineko mintegiaren protagonista izan dira gaur.

Irekiera instituzionala eskaini dute Arantxa Tapia sailburuak eta Hegoafrikako Ekonomiaren Garapeneko eta Merkataritza eta Energiako ministerioetako ordezkariek. Gero, euskal enpresak eta tokikoak bildu dira Hegoafrikako Energia-arloko Erakunde Arautzaile Nazionalarekin (Thembani Bukula) eta Hegoafrikako Development Bank finantza-erakundeko energia-azpiegituren proiektuen finantzaketa-arduradunarekin (Loyiso Jiya).

Tapia sailburuak Euskadiko erakundeek eta enpresek energiaren sektoreko ekosistemaren alde egindako apustua nabarmendu du. Enpresek interesak partekatzen dituzte, eta lankidetza horrekin bat egin du Eusko Jaurlaritzak. Hala, sektore indartsua aurkeztu dute, kideak elkarren osagarri direna, eta konponbideak eta balio-kate handiak eskaintzen dituena.

Mintegi horretan, Energiaren Euskal Klusterreko zuzendari Jose Ignacio Hormaechek Euskadiko energia berriztagarrien industriaren ahalmenak ezagutarazi ditu, eta SENER zein GAMESA euskal enpresetako ordezkariek, aldiz, sektorearen gaitasun teknologikoak.

Bileraren ondoren, Euskadiko enpresek aldebiko bilerak egin dituzte tokiko enpresekin eta erakundeekin.

Hegoafrikako erakundeen eta energiaren sektoreko ordezkariei, besteak beste, Euskadiko ekimen hauek jakinarazi dizkiete: Bimep plataforma, Armintzakoa, itsas baliabide berriztagarrien bitartez energia sortzeko gailuen instalazioa; olatuen bitartez energia sortzeko Mutrikuko instalazioa; eta Eibarko Fabrikazio Aurreratuko Zentroa.

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DJacomeNorato
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Empresas del sector energético protagonizan un seminario de energías renovables en Johannesburgo ➡ https://t.co/RJJyWp5YhM

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    Empresas del sector energético protagonizan un seminario de energías renovables en Johannesburgo ➡ https://t.co/RJJyWp5YhM

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    Energiaren sektoreko enpresek energia berriztagarriei buruzko mintegi batean hartu dute parte Johannesburgen ➡ https://t.co/UQoBp0aTdW

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)