Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu Kontseiluak onartu ditu salgaien eta bidaiarien errepide bidezko garraio publikoan teknologia berriak eta segurtasuna areagotzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2016-05-24)

2016.eko maiatzak 24

Gobernu Kontseiluak onartu du Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide bidezko salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren sektorean teknologia-berriak eta segurtasun-sistemak ezartzeko laguntzak zehazten dituena.

Salgaien eta bidaiarien garraio publikorako ibilgailuetan segurtasuneko elementuak eta kontrol- zein kudeaketa-zentro batera konektatutako kokapen-sistemak eta kudeaketa sistemak ezartzeak –esaterako, segurtasun-uhalak eta atxikipen-mekanismoak eskola-garraiora edo adin txikikoen garraiora bideratutako ibilgailuetan– emandako zerbitzuaren segurtasuna, kalitatea, gardentasuna eta arintasuna areagotuko ditu. Hori, alde batetik, positiboa da garraiolariarentzat, puntako teknologia erabiliz zerbitzua modernizatzeko aukera duelako; eta bestetik, erabiltzailearentzat ere onuragarria da, kalitate, gardentasun eta segurtasun handiagoko zerbitzua jasoko duelako.

Aurrerapen teknologikoek aukera ematen dute kalitatea eta segurtasuna handitzeko, merkatuan punta-puntako teknologia duten kudeaketa-, kokapen-, kontrol-, komunikazio- eta segurtasun-sistemak daudenez, ibilgailu-floten kudeaketan eta segurtasunean eraginkortasuna areagotzeko.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren iritzian, laguntza ekonomikoen programa ezartzea komeni da, horien guztien ezarpena ahal beste merkatzeko. Hala, Ana Oregi sailburuak jarduera hauetarako laguntzak arautu ditu: ibilgailu-flotak kokatzeko eta kudeatzeko sistemak ezartzea (GPSak edo antzekoak); bederatzi lagun, gidaria barne, baino gehiagoko salgaien eta bidaiarien garraio publikorako ibilgailu astunetan segurtasuneko elementuak ezartzea, artazi-kontrakoak, istripu-erregistratzaileak eta antzekoak kasu, eraginkortasunez eta segurtasunez gidatzeko; eta segurtasun-uhal eta atxikipen-mekanismo homologatuak erosi eta instalatzea ikasleen garraio publikoan edota adin txikiko bidaiarien errepide bidezko garraioan zerbitzu-ematera bideratutako ibilgailuetan.

Laguntzak finantzatzeko, berrogeita hamar mila (50.000) euro bideratu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko