Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu Kontseiluak onartu ditu salgaien eta bidaiarien errepide bidezko garraio publikoan kalitate-kudeaketarako eta ingurumen-kudeaketarako sistemak ezartzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2016-05-24)

2016.eko maiatzak 24

Gobernu Kontseiluak onartu du salgaien eta bidaiarien errepide bidezko garraio publiko astunean diharduten enpresetan kalitate- eta ingurumen-kudeaketarako sistemak ezartzea sustatzeko agindua, arloko profesionalen edo onuradunarekin loturarik ez duten kanpo-aholkularien 2016ko proiektuak osatzeko laguntzak arautzen dituena, kalitate- eta ingurumen-kudeaketarako sistemak ezartzeko proiektuen gaineko kanpo-aholkularitzaren gastuei dagokienez.

Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepide bidezko garraio publikoan kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzearen helburua zerbitzu-ematean segurtasun, kalitate, gardentasun eta azkartasun handiagoak lortzea da. Alde batetik, garraio-enpresentzat positiboa da, beren egitura zaharberrituko dutelako, zerbitzuak kalitatez kudeatu eta ematea eta bide batez bezeroak gogobetetzea ahalbidetuko dien sistema baten bidez; eta bestetik, erabiltzaileei begira onuragarria da, kalitate, gardentasun eta segurtasun handiagoko zerbitzua lortuko dutelako.

Ingurumen-kudeaketako sistemak ezartzearen helburua berbera da: enpresei aukera emango die ingurunea zaintzearen aldeko konpromisoa islatzen duen sistema eraginkor bat edukitzeko, baita ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen jarduerak, produktuak edo zerbitzuak kontrolatzeko mekanismoak ezartzeko eta ingurumen-arloko lege-baldintzak betetzeko ere, eta hala, garraio-sistema jasangarri bat lortzen lagunduko dute.

Kalitatea enpresa-kudeaketa onaren sinonimo da, eta horrek produktu eta zerbitzu lehiakorragoak izatea esan nahi du. Izan ere, enpresa kudeatzeko erak berebiziko garrantzia dauka hain aldakorra, eta gero eta globalagoa eta lehiakorragoa den testuinguru honetan.

Aginduak hauek ezarpena bultzatzen du: ISO 9001 kalitate-sistema integratua eta ingurumeneko ISO 14001; ISO 9001 arauan oinarritutako kalitate-kudeaketarako sistema; ISO 9001 arauan oinarritutako ISO 14001 arauaren araberako ingurumen-kudeaketarako sistema; ISO 14001 arauaren araberako ingurumen kudeaketarako sistema; EMAS araudiaren araberako ingurumen kudeaketarako sistema; Ekoscan 2004 arauaren araberako ingurumen kudeaketarako sistema; EN-UNE 13816 kalitate-sistema; ISO 39001 arauaren araberako RTS errepideko segurtasuna kudeatzeko sistema; eta UNE-EN ISO 50001 energia kudeatzeko sistema.

Laguntzak finantzatzeko, berrogei mila (40.000) euro bideratu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko