Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

IZENPEK IKT-ETAKO SEGURTASUNAREN INGURUKO MUNDUKO ADITU NAGUSIAK BILDUKO DITU BILBON

2016.eko maiatzak 24

Getxo, 2016ko maiatzaren 24a.- IZENPE, euskal administrazioen ziurtapeneko eta sinadura digitaleko enpresa, anfitrioi izango da Interneteko nabigatzaileak, teknologia-erakundeak eta autoritate ziurtagiri-emaile nagusiak bilduko dituen CA/BrowserForum nazioarteko foroan. Biscaytik fundazioaren “Bake Eder” egoitzan egingo da topaketa.

 

Aditu handien topaketa

Talde horrek lanean jarraitzen du Interneteko segurtasunarekin erlazionatutako gaietan, hala nola digitalki sinatutako kodea banatzen, webguneen ezeztatzea/baliozkotzea egiaztatzen, domeinu-izenen sistema aztertzen, eta erakunde jaulkitzaileentzat, Interneteko software-hornitzaileentzat, webguneen jabeentzat eta Interneteko erabiltzaileentzat interesa duten beste hainbat gai lantzen.

 

Lehen mailako 50 aditu baino gehiago bilduko dira, nazioarteko marka handien ordezkari gisa. Bertan izango dira Interneteko nabigatzaileak eskaintzen dituzten enpresa nagusiak, hala nola Microsoft, Google eta Mozilla, mundu-mailako ziurtapen-zerbitzuen enpresa hornitzaileak, hala nola Symantec, Amazon, Godaddy, Comodo, Cisco, Entrust eta Digicert, baita Txinako, Erresuma Batuko, Frantziako, Alemaniako eta beste zenbait herrialdetako zerbitzu-egileak ere.

Horrez gain, ETSI eta Webtrust bezalako estandarizazio-erakundeak ere bertan izango dira, baita Europako eta AEBetako ospe handiko ikuskatzaileak ere.

 

Izenpe, ziurtapen digitaleko erreferentea

Izenpe Euskal Autonomia Erkidegoko ziurtapeneko eta sinadura elektronikoko erreferentziako marka da, eta, orain arte behintzat, estatu osoan ziurtagiri elektronikodun txartel elektroniko gehien jaulki duen erakundeetako bat. Estatu osoan ISO 27001 ziurtagiria lortu zuen lehen enpresa izan zen, eta ETSI TS 101 456, ETSI TS 102 042 eta ETSI TS 102 023 ziurtagiriak ditu gaur egun. Gainera, datorren hilean Izenpe Europako EN 319 411-1, EN 319 411-2 eta EN 319 421 estandar berrietan ziurtatuko da. Hortaz, horiek lortuko dituen lehen TSP edo konfiantzako zerbitzu-hornitzailea izango da. Ziurtagiri horiek izan dira Izenperi aukera eman diotenak Microsoft, Mozilla, Apple, Google, BlackBerry eta Adoberen root program edo erroko programetarako sarbidea izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Beste gonbidatu batzuk
  • Izaskun Urrestarazu, Directora general de Izenpe