Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak errepide bidezko garraioko profesionalen eta enpresen elkarteak sustatzeko laguntzak emango ditu (Gobernu Bilera 2016-05-24)

2016.eko maiatzak 24

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaur onartu du deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko garraioaren eta jarduera osagarrien arloko profesionalen eta enpresen elkarteei, federazioei eta konfederazioei, eta kooperatiben federazioei eta konfederazioei 2016an laguntzak ematekoa.  Horretarako hirurogeita hamabost mila (75.000,00) euro erabiliko dira.

Euskadiko garraio-politikaren helburuetako bat garraio arloko elkartegintza sustatzea izanik, Eusko Jaurlaritzarentzat, behar-beharrezkoa da profesionalen eta enpresen elkarteen jarduerak eta ekimenak bultzatzea, batez ere, elkarteak osatzen dituzten bazkideen interes profesional eta ekonomikoak erkidegoan, erkidegoaz gaindi eta Europan ordezkatu, babestu eta koordinatzeko direnak, eta garraiolarien lana garatu eta baldintza hobeagoetan egin ahal izateko bideratzen direnak.

Diru-laguntzen programa hori harten du barnean Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren 2016ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoak. Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren eskutik, errepide bidezko garraioan elkarteak sortzearen aldeko neurri gehiago hartuko ditu, diru-laguntzak emateko sistema bat arautuz.

2016an, honako gastu hauek, gehienez % 50ean, lagunduko dira diruz: garraioaren sektoreko lan-baldintzak eta baldintza sozioekonomikoak hobetzeko azterlan eta prestakuntza-jarduera esperimentalak gauzatzea; bazkideak nazioartekotzea eta garraio-sektoreko erkidegoko, Estatuko edo nazioarteko azokak bisitatzea eta antolatzea; eta elkarteari zein garraioari buruzko albisteak argitaratzea eta hedatzea. Onuradun batek ezingo du inola ere 30.000 eurotik gorako laguntza jaso.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko