Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei eta profesionalen elkargoei diru-laguntzak emateko agindu bat onartu du, haien funtzionamendua eta etengabeko prestakuntzako jarduerak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2016-05-24)

2016.eko maiatzak 24

Jon Darpón Osasuneko sailburuak bere sailaren agindu baten berri eman dio gaur Gobernu Kontseiluari. Agindu horren bidez, diru-laguntzen deialdi bat egin da, osasun-arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteei, osasun-espezialitateetako irabazi asmorik gabeko erakunde zientifikoei eta osasun-arloko profesionalen elkargo ofizialei zuzendua. Helburua haien funtzionamendua eta langileen etengabeko prestakuntza diruz laguntzea da.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 79.409 € bideratu ditu laguntza-lerro jakin horretara. Osasun-arloko langileen trebakuntza Eusko Jaurlaritzaren osasun-politiken ardatz estrategikoetako bat da, eta ildo horretan kokatzen da laguntza hori.

Laguntzak eskatzeko hilabeteko epea emango da, agindua EHAAn argitaratzen denetik, eta bi jarduera mota finantzatuko dira: alde batetik, osasun-arloko profesionalei zuzendutako prestakuntza-jarduerak eta jarduera zientifikoa ezagutzera emateko ekintzak, Euskadin antolatzen direnak; eta bestetik, langileei prestakuntza eta eguneratze teknikoa ematen dieten edo ikerkuntza sustatzen duten osasun-arloko elkarte eta erakunde horien funtzionamendua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko