Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

“Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasun Eragileak “ gradu ondoko titulurako praktikak (Gobernu Bilera 2016-05-24)

2016.eko maiatzak 24

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean hezkuntza-lankidetzarako hitzarmena izenpetzea baimendu du, “Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasun Eragileak” gradu-ondoko titulua egiten duten ikasleek kanpoko curriculum-praktika akademikoak egin ditzaten.

Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna Masterreko, EHUk ematen duen titulua, ikasleen hezkuntza-eremuak praktikak egiteko aukera ematea du hitzarmen honek helburu.

Aipatutako praktikak gauzatzea “Hezkuntza-siteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida-planak” jasotzen dituen jardueretako bat da; izan ere, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatzen du gida-plan hori, derrigorrezko irakaskuntzari (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), Haur Hezkuntzari eta Batxilergoari zuzenduta dago,  eta eskola mistoaren eredu batetik genero-indarkeria eta, hitz batean, jatorria sexismoan duen indarkeria oro prebenitzeko lagungarri izango den hezkidetza-eskolaren eredu batera aurreratzeko asmoz.

Ikastetxeak hezkidetzaren, berdintasunaren eta genero-indarkeria prebenitzearen arloko gaiari globalki eta estrategikoki aurre egitea du plan honek helburu, ikuspegi hori ikastetxearen kulturara, politiketara eta praktiketara heda dadin eta gaitasun guztiak ikasteko prozesuetan integra dadin, elkarrizketa, interakzioak, elkartasuna, berdintasuna eta ikasleen arteko berdintasuna ahalbidetuko dituzten metodologien laguntzarekin.

EHUko ikasleen praktika akademikoak Berritzeguneetan- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko laguntza-zerbitzuetan aurrera eramango diren terminoak arautuko ditu hitzarmenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko