Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

475.000 euro musika jarduera profesionaletarako (Gobernu Bilera 2016-05-24)

2016.eko maiatzak 24

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, 2016 urtean musika jarduera profesionala diruz laguntzeko baldintzak arautzen dituen Agindua onartu du. 475.000 euroko diru kopurua du deialdiak.

Deialdi honek, ondorengo lau modalitateetan biltzen diren jarduerak lagundu nahi ditu diruz: musika-partituren edizio inprimatuak; banakako musika proiektuak; musika ekimen enpresarialak eta musika-programazioa. Laguntza hauen bitartez, euskal musikarien sorkuntza-lana sustatzeko formula bat lortu nahi da eta, bide batez, haien ahalegina aintzatetsita ikusteaz gain, finantzabideak areagotzeko aukera emango dieten beste merkatu batzuk jorratzea.

Joan zen urtean, orotara 52 musika jarduera profesional lagundu ziren diruz deialdi honen bidez: 7 proiektu, musika partituren edizio inprimatuetakoak; 29 banakako musika proiektu; 13 musika ekimen enpresarial; eta beste 13 musika-programazioaren modalitatekoak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @thankselibony
    2016.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Ayudas por 475.000€ para actividades musicales profesionales durante el año 2016 ➡ https://t.co/IbyubIpbr0

Komunikabideek behera kargatzeko