Berriak Osasuna
Eu

Adikzioen eta Droga-Mendetasunaren Arreta Integralerako Legeak europako abangoardian kokatu du Euskadi tabakoaren aurkako borrokan

2016.eko maiatzak 24

Maiatzak 31, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna. Kerik gabeko XVII. astea

Euskadik bat egin du Kerik gabeko XVII. astearekin, tabakoaren aurka eta kerik gabeko zein bizi-ohitura osasungarriko euskal gizartearen alde hartutako konpromisoa dela medio. 

Azken hiru urteetan, 12.042 pertsonek hartu dute parte tabako-mendetasuna gainditzeko Osakidetzaren programetan, eta 29.211 ikaslek Kerik gabeko ikasgelak kontzientziazio-programan.

Euskadik aurten ere bat egin du Kerik gabeko XVII. astearekin, datorren asteartean Tabakorik gabeko Mundu Eguna ospatzeko. Hala, tabakoaren aurka eta bizi-ohitura osasungarriko euskal gizartearen alde hartutako konpromisoa agertu du.

Donostian gaur egin den prentsaurrekoan, Osasuneko sailburuorde Guillermo Viñegrak, OSATZEN Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Euskal Elkarteko eta Euskadiko Medikuen Kontseiluko kideak lagun, tabakismoaren aurkako gizarte-kontzientziazioan eta prebentzioan azken urteetan egindako lana goraipatu du, euskal gizartearen parte-hartzea nabarmenduz.  

Oraindik orain, tabakoa osasun publikoko arazo larrienetako bat da, eta Osasun Sailak zein Osakidetzak, Osatzenek eta Medikuen Elkargoek bezala, biztanleak tabakoaren ketik babesteko helburua dute. Horretarako, laguntza eskaintzen diote erretzeari utzi nahi dionari, esku-hartze integralak eginda eta prebentzio- eta sentsibilizazio-politikak aplikatuta, batez ere adin txikikoen artean, eta ager daitezkeen egoera berrietara egokituta.

Osasuneko sailburuordearen esanetan, gizarte osasuntsuagoa eraiki nahi da, tabakoaren kerik gabekoa, eta horretarako beharrezkoa da gizarte osoak parte hartzea.

Helburu hori du Eusko Legebiltzarrean orain gutxi onartu den Adikzioen eta Droga-mendetasunen gaineko Arreta Integralerako Legeak; prebentzioa eta osasuna sustatzea ditu xede nagusi, norberaren askatasuna errespetatuta, gizarte osasuntsuagoa eraikitzeko denon mesedetan.

Lege berri hori bitarteko berri eta baliotsua izango da euskal gizartearen osasunaren zaintza hobetzeko, batez ere adin txikikoena eta kolektibo ahulenena, eta, gainera, tabakoaren aurkako borrokaren arloan, Europako eskualde puntakoena bihurtu du Euskadi, adierazi du Guillermo Viñegrak.«Lege hori, tabakoari dagokionez, Europako legedia baino nabarmen aurreratuago dago, kontsumo eta jokabide mota berrietara egokitu denez».

Osasun Sailak, lege berri honekin, aurrerapauso bat eman nahi du tabakismoaren prebentzioan eta kontrolean.  Euskadi da tabakoa eta zigarreta elektronikoa parekatu dituen Espainiako lehen autonomia-erkidegoa eta Europako bigarren eskualdea, Osasunaren Mundu Erakundearen eta mediku-elkarteen gomendioei jarraikiz.  Horrenbestez, tabakoa debekatuta dagoen eremuetan zigarreta elektronikoa ere debekatuta dago. Era berean, horien publizitatea eta promozioa mugatzen ditu, banaketa- eta salmenta-baldintzak arautzeaz gain.

Adikzioen eta Droga-mendetasunen gaineko Arreta Integralerako Legeak babes handia jaso du Legebiltzarrean, eta etorkizun-sena du. Gainera, Osasuneko sailburuordeak gaineratu duenez, «badakigu, aurreko tabakoaren legeak bezala, lege honek harrera ona izan duela gizartean.Euskal gizartea gizarte heldu eta aurreratua da, osasunaren ardura beregain hartzeko eta arauak betetzeko gaitua, hori norberaren zein besteen osasunaren mesedetan denez».

Hain zuzen, Euskadi da tabakismoaren aurkako legeen eraginez erretzeari utzi dioten herritar gehien zenbatu diren autonomia-erkidegoa.Datu horiek eskaini ditu CISek eta Osasun Ministerioak egindako 2014ko osasuneko barometroak, gai hori espresuki landu zuenak. Zehazki, Euskadin, herritarren % 6,6k adierazi zuen erretzeari utzi ziotela legeari egindako aldaketen ondorioz. Espainian, batez bestean, % 4,7k.

Halaber, Osasun Sailak eta Osakidetzak tabakoaren arloko esku-hartzeak indartu eta bultzatu dituzte azken urteetan, baita profesionalen inplikazioari esker emaitza onak lortu ere. Izan ere, Osakidetzako medikuen eta erizainen % 60, zehazki, 2.667 langile, tabakismoaren arloko ekinbideetan prestatuta dago.

Azken hiru urteetan, 12.042 pertsonek hartu dute parte tabako-mendetasuna gainditzeko Osakidetzaren programetan (batez bestean, 4.000 pertsona urteko). 2013aren amaieran, programa horiek osasun-zentro guztietara hedatu ziren. Aldi berean, erretzeari uzteko bitartekoen eskaintza osatu da, bitarteko eskuraerrazak eta doakoak eskainita, egunero deiak jasotzen dituen laguntza-telefonoa (944007573) edo gailu-mugikorretan instalatu daitekeen aplikazioa kasu.

Tabakoaren arloan, esku hartzeko kolektibo garrantzitsuenetako bat da gazte eta nerabeena. Horretara bideratu dira hainbat kontzientziazio-programa, Kerik gabeko Ikasgelak kasu, Osasun Sailak aldundien eta udalen laguntzaz EAEko eskoletan gauzatzen duena eta azken hiru urteetan bigarren hezkuntzako lehen zikloko (DBHko 1. eta 2. mailako) 29.611 ikaslek parte hartu dutena. 

 Zenbait azterlanen arabera, ikastetxeetan tabakismoa prebenitzeko ekimenei esker, gerora erretzaile bilakatzen diren gazteen kopurua murriztu egiten da. Esaterako, azken urteetan, Euskadi eta Drogak txosten berrienaren arabera, Euskadiko 12 eta 19 urte arteko ikasle ez erretzaileak % 51,4 izatetik % 67,9 izatera igaro dira.

Euskadin, tabakoaren kontsumoa behera egiten ari da, astiro eta leun.Euskadi eta Drogak inkesta berrienaren arabera (2012), EAEko lau biztanletik bat bakarrik da erretzailea; tabako-kontsumo egunerokoaren prebalentzia % 25,7koa da Euskadin (% 23,2 emakumeen artean eta % 28,2 gizonen artean). Hala ere, lanean jarraitu behar dugu tabakoaren kontsumoa are gehiago murrizteko Euskadin, azpimarratu du Osasuneko sailburuordeak.

Tabakoak hil egiten du eta Euskadiko heriotzen % 12 baino gehiago eragiten ditu, baita 25 gaixotasun baino gehiago ere (arnas-gaixotasunak, gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia, etab.). Orain gutxiko ikerlan batzuen arabera, tabakoak hiru erretzailetik bi hilko ditu. 

 Horiek horrela, Osasuneko sailburuordeak berretsi duenez, Euskadik tabakoaren epidemiaren aurkako borrokan lan egiten jarraituko du, horretarako esku-hartze integralak gauzatuz, kontsumoa murrizteko politika eraginkorrak sustatuz eta arriskuen gaineko sentsibilizazioa areagotuz, kerik gabeko eta bizi-ohitura osasungarriagoko gizartea eraikitzeko.

Azkenik, Kerik gabeko Astearen barneko ekimenetako parte-hartzaileei eskerrak eman dizkie eta erretzaileei tabakoa uzteko deia luzatu die: «Gaurkoa duzue erretzeari uzteko egun aproposa, eman ezazue urrats hori, damutuko ez zaizuen erabakia denez, onuragarria zuentzat eta zuen ingurukoentzat. Osasun-zentroan prest daude zu laguntzeko».

19 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AuziaEuskaraz
    2016.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 500.000 euro, preso eta zigortuta dauden pertsonak birgizarteratzeko eta birlaneratzeko programentzako ➡ https://t.co/yHXugBHRAw

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    500.000 euro, preso eta zigortuta dauden pertsonak birgizarteratzeko eta birlaneratzeko programentzako ➡ https://t.co/hNrAq3szSu

  • @anamfurio
    2016.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/lncCZjU9FE htt…

  • @OlaguibelCS
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/i9D0s7Fe9K https:…

  • @nofumadores
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/lncCZjU9FE htt…

  • @idoiagoiri1
    2016.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/lncCZjU9FE htt…

  • @lohiandia
    2016.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #KerikGabekoAstea Euskadi, Europako abangoardian kokatuta dago tabakoaren aurkako borrokan ➡ https://t.co/CYVeEbHmEM https…

  • @djjacomenorato
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/lncCZjU9FE htt…

  • @DJacomeNorato
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/lncCZjU9FE htt…

  • @jeslarra
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #KerikGabekoAstea Euskadi, Europako abangoardian kokatuta dago tabakoaren aurkako borrokan ➡ https://t.co/CYVeEbHmEM https…

  • @jeslarra
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/i9D0s7Fe9K https:…

  • @Smsalud2016
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #KerikGabekoAstea Euskadi, Europako abangoardian kokatuta dago tabakoaren aurkako borrokan ➡ https://t.co/CYVeEbHmEM https…

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/lncCZjU9FE htt…

  • @syuste76
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/i9D0s7Fe9K https:…

  • @javilarroda9
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/i9D0s7Fe9K https:…

  • @OSIArabaESI
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/i9D0s7Fe9K https://t.co/DxdhPxBzaL

  • @OSIArabaESI
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    #KerikGabekoAstea Euskadi, Europako abangoardian kokatuta dago tabakoaren aurkako borrokan ➡ https://t.co/CYVeEbHmEM https://t.co/tAcDteus1S

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/lncCZjU9FE htt…

  • @vldani
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #SemanaSinHumo Euskadi, a la cabeza de las regiones europeas en la lucha contra el tabaco ➡ https://t.co/lncCZjU9FE htt…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)