Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Gaur inauguratuko da Donostian “Meet Basque Country”, mundu osoko bidaia-agentzia handizkariak bilduko dituen Euskadiko merkaturatze turistikoaren ekitaldirik handiena, hain zuzen

2016.eko maiatzak 24
  • Euskadin, bigarrenez egiten da maila horretako ekitaldi bat; Euskadi sustatzeko eta merkaturatzeko antolatzen den ekitaldirik garrantzitsuena baita.
  • Bidaia-agentzia handizkariak 21 herrialdetatik etorriko dira: Alemania, Argentina, Australia, Austria, Belgika, Kanada, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Mexiko, Norwegia, Polonia, Hego Korea, Espainia, Suedia, Tailandia, Herbehereak, Turkia, Erresuma Batua eta EE.BB.
  • Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak programa zabal bat prestatu du eta Euskadi osoan gauzatuko da, Euskadi ezagutarazteko eta B2B merkataritza-bilerak egiteko nazioarteko profesionalen eta euskal enpresa turistikoen artean.

Gaurtik aurrera eta hilaren 27ra arte, mundu osoko 21 herrialdetako (Alemania, Argentina, Australia, Austria, Belgika, Kanada, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Mexiko, Norwegia, Polonia, Hego Korea, Espainia, Suedia, Tailandia, Herbehereak, Turkia, Erresuma Batua eta EE.BB) 55 bidaia-agentzia handizkari bilduko dituen eta Euskadin egiten den merkataritza turistikoaren ekitaldirik handiena izango da.

Eusko Jaurlaritzako Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak antolatu duen topaketak bere bigarren edizioa ospatzen du iaz, estreinaldian izandako partaidetza eta asetze-maila arrakastatsua izan ondoren.Topaketa gaur arratsaldean inauguratuko da Donostiako Aquariumeam Donostiako alkate Eneko Goia eta Basquetour agentziako zuzendari Arantza Madariagaren partaidetzarekin. Han izango dira, baita, Mertxe Garmendia, Jaurlaritzako Turismo zuzendaria; Maite Cruzado, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria eta Juncal Ibeas, Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren saileko zuzendaria.

«Meet Basque Country» ekitaldiaren helburua da hainbat merkatutako bidaia-agentzia handizkariak workshop handi batean elkartzea, Euskadi eta bertako eskaintza ezagutu dezaten eta sektoreko euskal enpresekin merkataritza-harremanak ezar ditzaten. Hala, bidaia-agentzia handizkari horiek beren herrialdeetan Euskadiren berri eman ahal izango dute, interesdunek herrialdea bisitatzeko edo bertan ekitaldiak eta kongresuak egitea.

Horregatik, Basquetour agentziak programa zabal eta zehatz bat prestatu du bidaia-agentzia handizkarien interesekiko egokia dena. Hilaren 25an eta 26an, bisitaldi tematikoak egingo dituzte: MICE, hiri-irteerak, gastronomia, kostaldea eta natura. Hilaren 26eko arratsaldean, Gasteizko Eskoriatza-Eskibel jauregian ordea, kultura- eta kirol-erakustaldiez gozatuko dute, eta 27an, berriz, lan egiteko eguna izango da Bilboko Iberdrola dorrean.

Ekitaldia gaur arratsaldean hasiko da Donostiako Aquariumean aurresku batekin eta ongietorria emateko ekitaldi batekin. Bertan, nazioarteko parte-hartzaileei Euskadiri buruzko aurkezpena egingo zaie eta euskal gastronomia dastatu ahal izango dute, Bokado jatetxeak prestatua; izan ere gastronomia «basque style» alderdien artean nagusienetako bat baita, zalantzarik gabe.

Bihar, hilak 25, partaideek euskal kultura ezagutu ahal izango dute Gasteizko Eskoriatza-Eskibel jauregian izango den ekitaldi batean, 20:00etatik aurrera. Txalapartaren musikarekin eta herri-kirolen eta euskal dantzen erakustaldi labur batekin hartuko dituzte partaideak eta, jauregiaren barnean, hiru txokotan, euskal gastronomiaren eta artisautzaren berri emango zaie:

  • «Gure eskuak eta irina» (Hands and flavour) taloaren eta euskal pastelaren txokoa izango da. Elena Zudairek, 220º enpresakoak erakutsiko die partaideei taloa nola egiten den eta, bitartean, cocktail gazi bat eta euskal pastela eskainiko zaizkie.
  • «Gure eskuak eta gazta» (Hands and cheese) gaztaren txokoa izango da eta Maider Undak (goren mailako kirolari eta Idiazabal gaztagileak) azalduko die produktu hau nola egiten den; bitartean, gazta dastatu ahal izango dute partaideek.
  • «Gure eskuak eta buztina» (Hands and clay) zeramikaren txokoa izango da eta Euskal Buztingintzako Museoko Blanca Gómez de Segurak artisautza-piezak nola egiten dituen ikusi ahal izango dute partaideek. Bien bitartean, zeramikazko ontzietan porrusalda-krema bat jango dute.

Ekitaldi honetan, era laburrean, euskal kultura, euskara, tradizioak, herri-kirolak (baserriko jardueren isla direnak) zein folklorea azalduko dira eta bidaia-agentzia handizkariek Euskadiko hainbat tokitara egindako bisitetan izandako esperientzia kulturalari keinuak egingo zaizkio.

«Meet Basque Country» hilaren 27an amaituko da, Bilboko Iberdrola dorrean, 9:00etatik aurrera, egingo den «Meet Basque Workshop» izeneko merkaturatze-jardunaldi batekin. Irekiera Xabier Otxandiano Bilboko Turismo zinegotzia eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariaren eskutik izango da. Workshop honetan, bidaia-agentzia handizkariak hainbat mahaitan banatuko dira eta aurrez hitzartu diren bilerak egingo dituzte euskal enpresekin. Workshop-a 13:00etan amaituko da.

Hala ere, etorriko diren partaide ia guztiek egonaldia luzatuko dute, Euskadin izango direlako asteburuan, interes turistikoko hainbat toki ezagutzen. Iaz, %55a geratu zen asteburuan.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Basquetour_eus
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gaur inauguratuko da “Meet Basque Country”, Euskadi sustatzeko eta merkaturatzeko antolatzen den ekitaldia ➡ https://t.co/TxVzT

  • @Basquetour_eus
    2016.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Hoy se inaugura “Meet Basque Country”, el evento más importante de promoción y comercialización del destino Euskadi➡ https://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia, Donostiako alkatea