Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Balenciaga museoan izan da, Elkanok munduari lehen bira eman zioneko bosgarren mendeurrenaren ospakizunean

2016.eko maiatzak 24

Iñigo Urkullu lehendakaria Getariako Balenciaga museoan izan da gaur, «Munduari lehen bira - Elkano 500» izeneko ekitaldian. Lehendakariak munduari lehen bira eman zion euskal itsasgizonaren legatua nabarmendu du, Euskadik legatu hori bere egiten duela esanez, mundu mailan haren ezagutza zabaltzeko.

Bost mende dira dagoeneko Juan Sebastian Elkanok munduari bira lehen aldiz eman zionetik, eta hainbat erakundetako ordezkariek ekintza garrantzitsu hori omendu dute Balenciaga museoan egindako ekitaldi batean. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza osatu dute, Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak eta Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak.

Bertan izan dira, halaber, Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria; Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia; Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria; Nicanor Lertxundi, Getariako alkatea edo Miren Vives, Balenciaga museoko zuzendaria.

Lehendakariak Elkanok utzitako legatua nabarmendu nahi izan du, eta balio hauekin laburbildu du: «Ausardia, esfortzua, talde-lana eta helburu eta ideal batzuekiko leialtasuna». Bere iritziz, gaur egun indarrean dauden balioak dira, eta horiei esker lortzen du Euskadik mundu zabalean Basque Country markaren izenarekin aurrera egitea.

Gainera, Urkulluk Euskadiko Artxibo Historikoak duela gutxi egin duen aurkikuntza ere aipatu du: Juan Sebastian Elkanoren zortzi dokumentu original, adituek galdutzat zeuzkatenak. Horietako garrantzitsuena, 1522ko irailean Sanlúcar de Barramedara iritsi zenean idatzi zuen jatorrizko gutuna, Balenciaga museoan dago ikusgai bosgarren mendeurrena dela eta.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu asistió ayer al acto con motivo del 5º centenario de la primera vuelta al mundo, completada por Elkano ➡ https://t.co/KpCofSfIxb

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu Balenciaga museoan izan zen, Elkanok munduari lehen bira eman zioneko 5. mendeurrenaren ospakizunean ➡ https://t.co/u8yXGYkIUS

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)