Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Celaák ikerketa zientifikoa bermatzearen alde egiten du apustu

2010.eko irailak 27

Sailburuak Donostia International Physics Center ekitaldiari hasiera eman dio

Hamar Nobel Sari, hainbat Asturiasko Printzea Sari, Lorentz Domina eta diziplina zientifiko, artistiko eta kulturaletako pertsonalitate nabarmenek irailak 27tik urriak 1era, publikoari bereziki zuzendutako jarduera programa zabal eta anitzean parte hartuko dute.

Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak adierazi du zientzia eta ikerketaren arloko inbertsioa "ez dela premiazkoagoak diren beharrei erantzuteko bazter daitekeen luxu bat" eta ondorioz, zientzia eta ikerketa politiken "jarraitutasuna bermatzearen" eta "oinarrizko ikerketa, aplikatua, garapen teknologikoa eta berrikuntzaren arteko arrazoizko" harreman bat ziurtatzen duen politika bat garatzearen alde agertu da. 

Horixe esan du sailburuak Donostia International Physics Center DIPCren arloan 'Passion for knowkledge' Ezagutzaren Jaialdiari hasiera eman dion ekitaldian. Donostian egiten ari den jaialdiak hamargarren edizioan hamar Novel sari bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan. 

Sailburuak krisi egoeran gauden arren, "zientzia gehiago eta ez gutxiago behar dugula" ohartarazi du. Horren harira, Celaá zientzia eta ikerketa politiken eta sistema zientifikora bideratutako baliabideen "jarraitutasuna bermatzearen" alde agertu da, baita oinarrizko ikerketa, aplikatua, garapen teknologikoa eta berrikuntzaren arteko arrazoizko" harreman bat ziurtatzen duen politika bat garatzearen alde ere, eta horrek "oinarrizko ikerketaren arloan egun egiten duguna baino ahalegin handiagoa exijitzen du", gehitu du. 

Celaáren hitzetan, ikerketak bere garapenerako "esparru egokia behar du" eta ondorioz, "galdutako denbora berreskuratu" nahi badugu, esparrua "gero eta zabalagoa eta aberatsagoa" izan dadila lortu behar dugu. Herrialde "txiki batek ezin du bere jendearen prestakuntzaren menpe soilik egon", "talentua erakarri eta mantentzeko gaitasunaren menpe ere baitago", erantsi du.

Sailburuaren hitzak jaialdi honen hasieraren ekitaldian. DIPC delako jaialdiak gizartearengana zientzia gerturatzeko duen konpromesoari erantzuten dio, modu eskuragarri eta entretenituan, ezagutzarekin pasioa eta bereziki gazteen artean zientzia eta ikerketaren bokazioa kutsatzeko helburuarekin.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá