Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arabako Txakolinaren jaia ospatuko dute Amurrion markak hautsi dituen uztarekin

2016.eko maiatzak 23

2015eko uzta historiako handiena izan da Arabako Txakolinarentzat. 550.000-600.000 botila ekoitzi dira, orain arteko kopururik handiena.

Arabako Txakolina elkarteak Txakolin Eguna ospatu du beste behin igande honetan Amurrion. Urtetik urtera, Arabako produktuak sustatzen dituen ekitaldi hau indarra hartzen ari da egutegian.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz eta Arabako Diputatu Nagusia, Ramiro Gonzalez, izan dira oroipen-ekitaldi honetan bere helburua dela bertaratutakoei Arabako Txakolina jatorri-deituran sartzen diren zortzi upategiek ekoitzitako txakolin onenak ezagutaraztea.

Txakolin Egunean Salvador Velilla tokiko historialaria omenduko dute, Aiarako eskualdean txakolinaren jatorriari buruz egin duen ikerketa lanagatik.

2015eko uzta

2015eko kanpaina izugarria izan da. 641.500 kilogramo bildu dira eta horiekin 550.000 botila ekoitziko dira, Arabako Txakolinaren historian kopururik handiena. Kalitatetik ikusita, aurretik egindako dastatze ofizialen balorazioa oso pozgarria izan da.

Merkaturatzeari dagokionez, jatorri-deiturako gerentzian oso baikor daude. “Datuak oso onak dira, atzerriko merkatuetan sartzeko pausoak ematen ari garelako: AEB, Mexiko, Kanada, Japonia, Finlandia, Norvegia, Erresuma Batua, Holanda, Austria edo Alemania”, azpimarratu du José Antonio Merinok, Arabako Txakolina jatorri-deiturako gerenteak. Hala, Arabako txakolina gero eta gehiago ari da zabaltzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro Gonzalez, Eduardo Aguinaco, Jose Antonio Merino